Kultura Eskola katalogorako proposamenak aurkezteko epea ireki dute

Partekatu

Uztailaren 15 arte jasotzen diren proposamenek bat egin ahal izango dute datorren irailean ikastetxeei eskainiko zaien katalogoarekin, 2021-2022 ikasturtean garatu beharreko jarduerak aukeratu eta programatu ahal izan ditzaten.

Gipuzkoako Bigarren Hezkuntzako (12-16 urte) ikastetxeei zuzentzen da Kultura Eskola programa, eta hainbat arlotako sortzaile eta eragile kulturalen proposamen artistiko-kulturalak biltzen ditu, besteak beste, antzerki, dantza, musika, arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak eta kultur ondarea.

Programa honi lotutako xehetasunak Kultura Eskolaren weborrian aurkituko dituzu.

Nola parte hartu?

Kultura Eskola katalogoan proposamenak sartzeko irizpideak eta prozedura

  • Katalogoan proposamenak sartzea eskatu ahal izango dute arte eta kultura jarduerak egiten dituzten pertsona fisikoek zein juridikoek, baldin eta eranskin honetan jasotzen diren irizpideak eta baldintzak betetzen badituzte eta zerbitzu horiek emateagatik fakturatu ahal izateko legezko egoeran badaude.
  • Pertsona edo erakunde bakoitzak ezin izango du bere izenean bi proposamen baino gehiago eduki katalogoan.
  • Ezin izango dira katalogorako aurkeztu Gipuzkoako Foru Aldundiko beste dirulaguntza lerro batzuek finantzatutako erakundeen, kultur espazioen eta museo zentroen ohiko dinamiken barruan antolatzen diren ekimenak.

 

Jarduerek bete beharreko baldintzak

Proposatutako arte eta kultura jarduerek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Honako esparru hauetako batekoa izatea: antzerkia, dantza, arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak, musika eta kultura ondarea.
  2. DBH eta OLHko ikasleentzat izatea, hau da, 12 eta 16 urte bitarteko ikasleentzat.
  3. Eskolako ikasgai batekin zerikusia izatea.
  4. Ikasleen parte hartze aktiboa bultzatzea.
  5. Genero berdintasuna bermatzea, bai edukietan bai eta hartzaile gisa dituzten ikasleen artean.
  6. Inklusiboak izatea, era guztietako gaitasun intelektual eta motorretarako.
  7. Komunikazioko hizkuntza euskara izatea.
  8. Jarduera bakoitzak saio bakarra edo gehiago izan ditzake. Saio baten gutxieneko iraupena 50 minutukoa izango da, eta jarduera osoa ezin izango da 15 ordutik gorakoa izan.
  9. Jardueraren prezioari dagokionez, aurrekontu unitatetzat hartuko da jarduera baten kostu osoa, –jarduera guztiz egiteko beharrezkoak diren saioak barne– ikasle talde bakoitzeko. Jardueraren prezioa ez da 3.000 eurotik gorakoa izango.

Informazio gehiago esteka honetan.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU