Formakuntza: Kontratazioa eta administrazioa Musika-enpresetan
Partekatu
Musika Bulegoak eta Musika Industriaren Elkarteak (MIE) otsailaren 22rako antolatutako formakuntza-jardunaldiaren izenburua “Musika enpresen kontratazio eta antolaketa administratiborako praktika egokiak” da.
Management enpresei, ekoizpen bulegoei, enpresa teknikoei, diskoetxeei eta zerbitzu laguntzaileei zuzendutako formakuntza honetan, Patricia Muñiz de la Oliva eta Manuel Angel López (Sympathy for the lawyer) adituek musikaren sektoreko enpresen alderdi fiskal, legal eta laboralei buruz hitz egingo digute. Jardunaldi presentziala izango da Zelaieta Zentroko Kontzertu Aretoan, Amorebieta-Etxanon, 09: 30etik 14: 00etara, erderaz, eta aldez aurretik izena eman behar da. Esteka honetan egin dezakezu.
Musikaren alderdi fiskalen artean, honako hauek jorratuko dira:
- JEZ eta JESN. Desberdintasunak. Musika-industriaren epigrafeak
- Jarduera motak: autonomoa, sozietatea, ondasun-erkidegoa, kooperatiba, elkarteak
- Zuzeneko ikuskizunen fiskalitatea
- Zuzenekoak kontratatzea. Artisten Araubide Berezia eta kotizazioa. Jai- eta ikuskizun-aretoen hitzarmena aplikatzea
- Grabazioen fiskalitatea
- Grabazioen kontratazioa
- Diru-laguntzak. Europako laguntzak
- Zerga-pizgarria
Laboral eta legeari dagokienez, honako hauek jorratuko dira:
- Fonogramen ekoizlearen, kontzertuen sustatzaileen eta jaialdien antolatzaileen, managerren eta booking-agenteen eta ikuskizunetako teknikarien legezko kontzeptua
- Jabetza intelektuala. Manager eta zigilu diskografikoetarako hurbilketa
- Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea. Derrigorrezkoa al da kanpoko prebentzio-zerbitzu bat kontratatzea?
- Aseguru motak. Erantzukizun zibileko asegurua. Noiz kontratatu behar da erantzukizun zibileko aseguru bat? Ezerezte-aseguruak. Covid 19 barne?
- Datu pertsonalen babesaren arloko lege-inplikazioak
- Artistaren estatutua
- COVID -19 azken araudia eta eguneratzeak
Jardunaldi honetan parte-hartzea doakoa da eta Bizkaiko Foru Aldundiko kultura sailaren laguntza du.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
Errotik dokumentalak Hondarribiko Amua Festival jaialdian parte hartuko du
Errotik dokumentala, Musika Bulegoak sustatua, Hondarribiko Amua Festibalaren laugarren edizioan parte hartzeko aukeratua izan da, 2024ko azaroaren 14tik 16ra. Iñigo Kintanak zuzendutako proiektu…
“Klubaren Espektroa” jardunaldia: Kultur guneen inpaktuari eta balioei buruzko hausnarketa
Musika Bulegoak eta Kultura Livek Klubaren Espektroa antolatu dute, klub eta kolektiboen ekitaldi eta espazioak moldatzen dituzten balio, egitura eta baliabideetan sakontzera gonbidatzen duen…
2024/10/28MB Sorkuntzan,Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
REACH proiektuaren egonaldi artistikorako deialdia ireki da
REACH proiektuak, Erasmus+ programaren barruan, Biarritzeko Atabal aretoan 2025eko urtarrilaren 6tik 10era egingo den egonaldi artistikoan musikari gazteek parte hartzeko deialdia ireki du. Programa…
Musikarien egile-eskubideen kudeaketari buruzko online ikastaro praktikoa
Euskadiko SGAE Fundazioak, Lurralde Kontseiluaren bitartez eta Musika Bulegoarekin lankidetzan, egile eskubideei buruzko online ikastaro praktiko bat antolatu du. Formakuntza azaroaren 27an izango…
[Lotura] kolektiboa BIME x Stereorocks Club-erako hautatua
[Lotura] izan da BIME x Stereorocks ekimenaren edizio berrian parte hartzeko hautatua izan den kolektiboa. Ekimen horren helburua Euskal Herriko klub eszena ikusaraztea eta balioan jartzea da, eta…