SARA ZOZAYARIri elkarrizketa, Musika Bulegoa saria 2021 “Sortzen ditudan kantuetan momento bitalak islatzen saiatzen naiz”
Partekatu
2021ean jaso zenuen Musika Bulegoa Saria. Zer izan zen zuretzat honelako sari bat jasotzea?
Bizitzan nahiago izaten dut gutxi espero eta beraz, sorpresa politak datozenean, ba opari moduko bat da. Hau horrelakoa izan zen, espero ez nuen opari polita.
Nola definituko zenuke zure burua artista bezala?
Momentu bitala, sortzen ditudan kantuetan islatzen saiatzen den musikaria naiz. Transformazio etengabean, estiloak ez nau lotzen eta instintiboki nahiago dut sortu gehiegi pentsatu baino.
Kontserbatorioan hasi zinen ikasten, ikasketa klasikoago batekin. Ze eragin du horrek zure musikan?
Ikasketa profesionalak eman didatena asko da baina konstantzia azpimarratu nahi nuke. Beste mundu asko bezala, musikarena ez da erreza eta beti diot aurrera egiteko modu bakarra konstante izatea dela. Bestetik, musika hain sakonki landu izanak eman didan erreztasuna, orain guztiz eskertzen dut.
Benito Lertxundi, Belako… artista handiekin batera lan egiteko aukera izan duzu. Bertigoa ematen al du?
Beti diot geroz eta artista handiagoa, orduan eta humilagoa dela parean topatu dudana. Lan egiteko aukera hauek asko baloratzen ditut, horrelako karrera baten atzean dagoen lan eta prozesua ezagutzeko aukera ematen baitizute.
Zer espero duzu 2022 honetan?
Gutxi espero dut baina lan asko dut aurretik. Nire lehen diska konposatzen ari naiz eta apirilean hasiko gara grabaketa lanetan. Gogoa dut kanta berrietan lan egin eta eszenatokietatik pixka bat aldentzeko.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
Marban taldeak Bilbon eta Gasteizen kontzertu bana eskainiko ditu Villa Sound Bilbao Musika Bulegoa 2023 sariari esker
Marban post-punk taldeak irabazi du Musika Bulegoa 2023 saria, VillaSound Bilbao proiektuaren barruan. Horri esker, saritutako taldeak Kultura Liveko bazkide den aretoren batean jotzeko aukera du.…
‘Artistaren Estatutua Ezartzeko Erronkak’ mahai-ingurua BIMEn
Musika Bulegoak, Musikari Elkartearekin lankidetzan, ‘Artistaren Estatutua ezartzeko erronkak ‘ mahai ingurua antolatuko du BIME azokaren programazio profesionalaren barruan. Topaketa, urriaren 27an…
Open Conference CCIs and Innovation CONTRAST eta ECIS23 bilbon
BDCC-k Urriaren 25an eta 26an Bilbon ospatuko den "Open Conference CCIs and Innovation CONTRAST" hitzaldi irekira gonbidatzen zaitu. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak…
Musika Bulegoak “ONDAREA SARETZEN” topaketan hartuko du parte
Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak 'Ondarea Saretzen' topaketa antolatu du, kultur-eragile eta interes-taldeen artean lankidetza sustatzeko asmoz. Musika Bulegoak bertan hartuko du…
BDCC OSTEGUNAK: Branding-a
BDCC OSTEGUNAKen edizio berri bat ospatuko du BDCC-k Brandinari buruz hurrengo irailaren 28an, Getxo Sormen Hub-en, Algortako Urgull Zentroan kokatuta dagoen proiektuetarako eta enpresentzako…