Musikarien egoera profesionaleren inguruko txostena

Partekatu

Maitzaren 4ean, SGAEren Madrilgo egoitzan, Musikarien Batasunak eta Eva Moraga abokatuak (SGAE ren babesarekin) egindako azterlanaren ondorioak aurkezuak izan ziren. Musika alorreko profesionalen egoera oso prekarioa dela pentsa zitekeen arren, ikerketa honekin agerian gelditu da gaur egun musikariek bizi duten egoera oso, oso larria dela.

Ondorio batzuk:

– Inkestatuen %62ak bi enplegu edo gehiago dituzte, beren musika-jardueragatik bakarrik bizi ezin direlako; portzentaia askoz haundiago da emakumeen kasuen (%72) gizonezkoen kasuan baino (%58,19).
– Inkestatuen %64ak 200€ baino gutxiago jasotzen du emanaldi bakoitzeko; %31ak 100€ edo gutxiago.
– Inkestatuen %56ak autonomo gisa lantzen du bere jarduera ekonomikoa.
– Datu ekonomikoak eman zituzten pertsonetatik, %58ak 700€ etekin garbi edo gutxiago irabazten ditu hilean.
– Inkestatuen %66ak adierazi du, inoiz kooperatibak edo eta beste fakturazio erakunde batzuk erabili dituztela kontratuak izan daitezen.

Hemen irakurri dezakezu txostena.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU