Osasun mentalari buruzko aholkularitza zerbitzua

Partekatu

Apiriletik aurrera Musika Bulegoak osasun mentalari buruzko urte osoko aholkularitza zerbitzua eskainiko die bere bazkideei Rosana Corbacho psikologoaren eskutik (mi-therapy.net)

Hilabetero, on-line egingo diren ordu erdiko saio pribatuetan banatuko da zerbitzu hau.

Lehendabiziko zerbitzua apirilaren 17an eskainiko da. Goizeko 10.00etatik 15:30etara Musika Bulegoko bazkideek libre dauden ordu erdiko tarteak erreserbatu ditzakete.

Zerbitzu honen lehenengo saioa doakoa izango da Musika Bulegoko bazkide bakoitzarentzat. Hortik aurrera, saio gehiagotara joan nahi duten bazkideek beren kabuz ordaindu beharko dituzte (beti ere, agenda erabilgarritasun-egoeraren arabera).

Tailerretan izena emateko mezu elektroniko bat idatzi behar da ordutegia zehaztuz. Erreserbak heldutako ordenaren eta erabilgarritasunaren arabera antolatuko dira helbide honetara idatziaz: info@test.nuco.es

Osasun mentalaren inguruko aholkularitza zerbitzua

Musikaren sektoreko profesional guztiek eguneroko erronken aurrean nola erreakzionatzen duten ikas dezakete. Pertsona bakoitzaren helburuak eta bizi-historia kontuan hartuta, barne hazkundea eta osasuna sustatu nahi ditugu, lanbidetik kanpo eta lanbidearen baitan.

Saio hauetan ohiko nahasmenak (antsietatea, estresa, burnout, sormen-blokeoak) prebenitzeko eta tratatzeko teknika psikologikoak praktikan jarriko dira. Helburua artisten eta musikaren profesionalen bizi-kalitatea eta oreka hobetzea da.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU