“Adi Gure Musikari, adi” neguko kanpaina Argentinara iritsi da ‘Euskal musikaren laborategiarekin’
Partekatu
Jagoba Astiazaran, Joana Ortega eta Sebastian Ustarroz euskal etxeetan bisitan ibiliko dira abenduaren 28tik urtarrilaren 3ra bitartean
“Adi Gure Musikari, adi” kanpainak beste urrats bat egin du neguko edizioan, eta urte amaieran Argentinako lurretan ibiliko da dibulgazio-lanetan. ‘Euskal musikaren laborategia’ izenburupean, eta Jagoba Astiazaranen, Joana Ortegaren eta Sebastian Ustarrozen eskutik, Argentinako hainbat euskal etxek hurbilagotik ezagutuko dute Euskal Herriko musika.
Astiazaran, Ortega eta Ustarroz ‘Piano bat bertsotan’ ikuskizuna aurkeztera joango dira Argentinara, eta hainbat hitzaldi ere emango dituzte bertako egonaldia aprobetxatuz. Helburua: Argentinako diasporako musikari eta dantzarien artean euskal musika tradizionala zabaltzea eta, horren bidez, euskal etxeetan burutzen den kultura-transmisioa indartzea. Hitzaldi horietan aztertuko dituzte musika tradizionalaren ezaugarriak, transmititzeko bideak… Eta, gainera, hiru musikarion esperientziaren berri ere emango diete bertaratuei.
Hauxe da egutegia:
-Astelehena, abenduaren 28a: Mar de Platako Danok Bat Euskal Etxea
-Asteazkena, abenduaren 30a: Necocheako Euzko Etxea
-Igandea, urtarrilaren 3a: Chascomús pilota-elkartea
Kanpainak Euskal Herriko musikaren kalitatea eta dibertsitatea ezagutzera eman nahi du, hainbat formaturen bitartez. Kontzertu didaktikoak, solasaldi musikatuak, hitzaldiak, mahai-inguruak, lantegiak, hezteko eta jolasteko musika-jarduerak. Eta hori guztia, mota guztietako publikoentzat.
Orotariko sentsibilitateak eta estiloak lantzen dituzten musikari eta konpositoreak bildu dira urtebetez euskal musikari buruz duten ikuspegia eta euren lanak erakusteko asmoz, 2015eko “Adi Gure Musikari, adi” Neguko Kanpainan. Aurten ere, Euskal Herriko Musika Bulegoak sustatutako jarduerez gozatu ahal izango dugu Euskal Herriko zenbait kultura-eremutan, abenduan eta urtarrilean zehar.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
120 hautagairen artetik aukeratuko dira Musika Bulegoa Sarietako hamar proiektu saridunak
Maiatzaren 16an, Errenteriako Lekuona Fabrikan egingo den ekitaldian emango dira ezagutara Musika Bulegoa Sarien 7. edizioko emaitzak. Proposamenen artean, argitaratutako disko, single edo…
Zuzeneko arteen pizgarri fiskal berria Nafarroan
Nafarroako Parlamentuak joan den abenduaren 22an zerga ezberdinak eta beste zerga neurri batzuk aldatzeko Foru Legea onartu zuen zeini jarraiki indarrean jarri den arte eszeniko eta musikalen…
#GozatuMusikaZuzenean kanpaina abian da
Jasan dugun pandemiak musikaren sektorean, beste askoren kasuan bezala, kontsumo aldaketak ekarri ditu. Sarreren aurresalmenten beherakada nabarmena da eta honi aurre egiteko, Musika Bulegoak…
Bizkaiak zuzeneko musikaren ikuskizunetarako pizgarri fiskalak zabaldu ditu Europako Batzordearen baimenarekin
Bizkaiko Foru Aldundiak kultura sustatzeko pizgarri fiskalak eguneratu eta zabaltzen dituen Foru Arauaren Aurreproiektua izapidetzeari ekin dio, eta Europako Batzordearen berariazko baimena jaso du.…
Musikarien egoera profesionaleren inguruko txostena
Maitzaren 4ean, SGAEren Madrilgo egoitzan, Musikarien Batasunak eta Eva Moraga abokatuak (SGAE ren babesarekin) egindako azterlanaren ondorioak aurkezuak izan ziren. Musika alorreko profesionalen…