‘Aho bete doinu’ proiektuarekin hitzordu bikoitza “Adi Gure Musikari, adi” kanpaina ixteko

Partekatu

“Adi Gure Musikari, adi” neguko kanpaina amaierara helduko da aste honetan, ‘Aho bete doinu’ proiektuak eskainiko digun hitzordu bikoitzarekin. Bihar, hilaren 27an, asteazkenean, Donostian, eta hilaren 28an, ostegunean, Iruñean.

“Aho bete doinu” liburuak euskal musikaren iraganaren, orainaren eta etorkizunaren azterketa interesgarria eskaintzen digu. Liburu horren lehen edizioa 2001ean argitaratu zen, eta haren sustatzaileek bigarren edizioa aurtengo, 2016ko, Durangoko Azokan egotea nahi dute.

Xede horretarako, mahai-inguruak egingo dira. Bakoitzean kazetari batek euskal musikaren ekoizpenarekin eta industriarekin loturiko 4 eragile elkarrizketatuko ditu. Mahai-inguruak sektorearen egungo egoeraren berri eskainiko digu. Jasoko den materiala argitalpen horren edizio berrian erabiliko da.

Kanpainak Euskal Herriko musikaren kalitatea eta dibertsitatea ezagutzera eman nahi du, hainbat formaturen bitartez. Kontzertu didaktikoak, solasaldi musikatuak, hitzaldiak, mahai-inguruak, lantegiak, hezteko eta jolasteko musika-jarduerak. Eta hori guztia, mota guztietako publikoentzat. Testuinguru horretan, Musika Bulegoak kanpaina honetako hogeita hamar bat jarduerari lagundu die.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU