AZAROKO JARDUERAK

Partekatu

Musika Bulegoak hainbat prestakuntza- eta sentsibilizazio-jarduera antolatu eta babestuko ditu azaroan zehar, 2017ko jardueren barruan.

‘Konpasetan: bidaia intimo bat emakumeen istorioetan zehar’

Garazi Kamiok eta Susana Cencillok sei emakumeren bizitzen eta lanen inguruko gogoeta proposatuko digute. Kuban hasi eta Euskal Herrian bukatzen den bidaia intimoa da. Hitzaldian zehar bost pieza eskainiko dituzte:

-Veinte años – Maria Teresa Vera (Kuba)

-Alfonsina y el mar – Mercedes Sosa (Argentina)

-La foule – Edith Piaf eta Loise Bourgeois (Frantzia)

-Hala ere – Lourdes Iriondo (Euskal Herria)

-Iru damatxo – Herrikoia (Euskal Herria)

Azaroak 10 noviembre

19:30

Ikaztegietako Udaletxean

 

Kuraia 2017 Jaialdia. Musika Garaikideko 24.topaketa

Masterclass: Hizkeeren hibridazioa / Dante Grela (konpositore-ikertzen).

Azaroak 11 noviembre

10:30

Musikene (Donostia)

 

Trikitixa erroetatik. Agus Barandiaran eta Izaskun Iturri (Korrontzi) / Hitzaldi musikatua

Euskal musikan oso errotuta dagoen musika-tresna hori gertuagotik ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Trikitixaren historia eta gaur egun arteko bilakaera jorratuko dute Agus Barandiaranek eta Izaskun Iturrik, eta garai desberdinetako trikitixak ere erakutsiko dituzte. Gogoeta-gune bat ere egongo da, hitzaldira inguratzen direnek musika-tresna horretaz hitz egin dezaten.

Azaroak 15 noviembre

10:30

Kafe Antzokia (Bilbao)

 

New Orleansetik Euskalherrira / Kontzertu didaktikoa

Iban Gurrutxagak (gitarra elektrikoa), Javi Pérezek (tronpeta) eta Susana Cencillok (akordeoia) ibilbide bat egin dute musika modernoan zehar: New Orleanseko musikaren hastapenetatik hasi, Chicagoko eta New Yorkeko 20ko hamarkadatik igaro, eta gitarra elektrikoaren agerpenera arte. Azken gertakari horrek Blues elektrikoaren jaiotza ahalbidetu zuen, baita Rock and Rollarena (hurrengo hamarkadan) eta Pop Britainiarrarena (1960an) ere. Une horretan, Euskal Herrian ‘Ez dok hamairu’ mugimendua sortu zen, eta Benito Lertxundi, Xabier Lete, Lurdes Iriondo eta Mikel Laboa musikariek garrantzia handia hartu zuten. Amaitzeko, Eusko Popa aipatuko dute, 80ko hamarkadatik 90eko hamarkadako Ska-Punkera eta gure garaiko musikara iritsi arte.

Azaroak 16 noviembre

10:00

Amezketa Kultur Etxean

 

Hauspoaren dantza. Agus Barandiaran eta Izaskun Iturri (Korrontzi) / Hitzaldi musikatua

Hauspoak eragiten du dantza edo dantzak hauspoa dantzan jarri? Bi aldeen harteko solasaldia, garai zaharretatik gaur egunera. Erritmo tradizionalak dantzen erakustaldiarekin. Amaieran galderetarako eta solasaldirako tartea egongo da.

Azaroak 17 noviembre

18:00

Ezpeleta (Patronage gelan)

Azaroak 24 noviembre

19:00

Nestor Basterretxea Aretoan (Bermeo)

 

Birak eta komunikazioa / Tailerra / Iban Mato

Lantegian, ekoizpenaren alderdi guztiak aztertzen saiatuko dira, eta birak eta kontzertu txiki eta handiak bereiziko dituzte. Hasierako ideiatik abiatu eta ekitaldia amaitu arte eman beharreko pauso guztiez hitz egingo dute, antolaketa, ekoizpena, alderdi ekonomikoa eta artistikoa arrakastatsuak izan daitezen. Aztergai izango dituzte, esaterako, antolamoldea eta produkzio-taldea, erakundeekiko harremanak, babesleak, bidaiak eta garraioa, ostatu-riderrak, rider teknikoak, backlinea, merchandisinga, ticketinga, aurrekontua eta balantze ekonomikoa, ibilbide-orriak eta abar.

Azaroak 29 noviembre

17:00

Bilborock

 

Birak eta komunikazioa / Tailerra / Ana Medina

Komunikazioa planifikatzen laguntzea da ikastaroaren xedea, eta, horretarako, disko baten estreinaldiaren adibidea hartuko dute abiapuntutzat. Talde batek beretzat diseina ditzakeen materialak ikusiko dituzte parte-hartzaileek. Era berean, taldeak sustatzeko erabiltzen diren tresna digitalen berri izango dute.

Abenduak 1 diciembre

17:00

Bilborock

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU