Bizkaiak zuzeneko musikaren ikuskizunetarako pizgarri fiskalak zabaldu ditu Europako Batzordearen baimenarekin

Partekatu

Bizkaiko Foru Aldundiak kultura sustatzeko pizgarri fiskalak eguneratu eta zabaltzen dituen Foru Arauaren Aurreproiektua izapidetzeari ekin dio, eta Europako Batzordearen berariazko baimena jaso du. Horrela, Bizkaia da ikus-entzunezko ekoizpenak, atzerriko ekoizpenak eta formatu digital berrietako ekoizpenak barne, eta arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunak fiskalki sustatzeko Europako Batzordearen baimena duen Estatuko lurralde bakarra.

Europako Batzordearen adostasunak erabateko berme juridikoa ematen dio musikalen zuzeneko ikuskizunetarako eta egindako gastuen  % 40rainoko kenkari berri bat sortzen da.

Musikalen zuzeneko ikuskizunak ekoiztean eta erakustean egindako gastuek Sozietateen gaineko Zergaren kuota likidoan % 30eko kenkaria izateko eskubidea ematen dute. Ikuskizuna euskaraz bada, kenkaria % 40ra arte igoko da.

Kenkariaren oinarria arte-, teknika- eta sustapen-arloko zuzeneko kostuek osatzen dute, eta sortutako kenkariak ezin izango du 1.000.000 euroko zenbatekoa gainditu.

Betekizunen artean ezartzen da zergadunak gutxienez irabazien % 50 berrinbertitzea hurrengo lau urteetan arte eszeniko eta musikalen zuzeneko ikuskizun berriak egiteko.

Albistea osorik irakurri hemen.

 

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU