Formakuntza: Publishing

SGAE Fundazioak, Musika Bulegoarekin lankidetzan, Publishing-ari buruzko formakuntza antolatzen du Ibai Machín Articaren eskutik. Prestakuntza abenduaren 10ean eta 12an izango da, Bilboko Campos Eliseos Antzokian (Bertendona 3 bis 5. solairua), 16:00etatik 20:00etara. Ikastaroaren prezioa 20 €-koa da SGAE eta Musika Bulegoko bazkideentzat. Izen-emateak, esteka honetan.

Helburu orokorra:

Parte-hartzaileak egile-eskubideen eta publishing-aren esparruan gaitzea, oinarrizko kontzeptuetatik hasita erregistro-prozesu aurreratuetu eta eskubide-bildumetaraino.

Hizkuntza: Gaztelania, euskaraz parte hartzeko eta itauntzeko aukerarekin.

Ikasgaiak:

1 Moduloa: Egile Eskubideak. Sarrera

Kontzeptua, definizoa, helburua, eskubide motak eta kudeaketa entitateak.

2 Moduloa: Publishing Musikalaren Rol eta Funtzioak

Konpositore, egile eta argitaratzailea. Zertan datza argitaletxe bat. SGAE eta argitaletxeak.

3 Moduloa: Erregistro Prozesuak eta Eskubideen Errakaudazioa

Erregistroa SGAE Egoitza Elektronikoan, informazioa eta datuen eguneratzea kudeaketa eraginkorrerako, lizentziak eta akordioak, adibide praktikoak, banaketa-metodoak eta kalkuluak…

4 Moduloa: Estrategia Aurreratuak Eskubideen Kudeaketan eta Argitalpen Lanean

Diru-bilketa optimizatzea, egileen, konpositoreen eta argitaletxeen arteko lankidetzaren adibideak. Argitaletxe baten zereginak.

5 Moduloa: Networking eta Konexioa Industria Musikalean

Networkinga musikaren sektorean, arrakasta-kasuak, musika-gainbegiraleak, sare profesionalak eta argitaletxeak.

6 Moduloa: Teknologia berri eta formatu digitaletara egokitzapena

Adimen artifizialari, legezko erronkei eta plataformetako banaketari buruzko nozioak.

7 Moduloa: Eskubideen Nazioarteko Kudeaketa

Nazioartekotzearen erronkak eta estrategiak.

8 Moduloa: Artisten eta Egileen Fiskalitatea eta Finantza Aholkularitza

Egile-eskubideen alderdi fiskalak, diru-sarrerak eta zergak, gomendioak.

9 Moduloa: Obren Katalogoan Balioa sortzeko estrategiak

Errentagarritasuna handitzeko katalogoak eta bestelakoak optimizatzea.

10 Moduloa: Eskubide-kontratuak idazten eta berrikusten esperientziak

Funtsezko klausulak argitalpen-kontratuetan, ohiko erroreak, kasuak.

Ibai Machín Artica zuzendari artistikoa, musika-editorea eta formatzailea, talentuaren garapenari eta kudeaketari eskainitako ibilidearekin. No Mercy Music SL argitaletxearen sortzaile gisa musika-katalogoak bultzatu ditu, egile eta ekoizpen-eskubideetan duen ezagutza musika-lanak hedatzeko eta optimizatzeko ikuspegi estrategikoarekin uztartuz.

Bere lan-jardueraren bitartez, talentu gazteak musika-ekoizpenean eta music business delakoan trebatu ditu, eta aliantzak sortu ditu erakundeekin, musika-industrian ikaskuntza eta profesionalizazioa sustatzeko.

Ikuspegi hurbil eta praktikoagatik nabarmentzen da, artista eta sortzaileei beren karreren hazkundean eta jasangarritasunean laguntzera bideratuta, beti ere.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU