Hastear da Soinua Iratzarriren IV. edizioa

Partekatu

Otsailaren amaieran, Soinua Iratzarriren edizio berri bat jarriko du martxan Musika Bulegoak. Musikagileak eta Donostia 2016 programaren babesean sortutako proiektu hau 2019an egin zuen berea Musika Bulegoak.

Soinua Iratzarriren laugarren edizioa 2021eko ekainera arte garatuko da Euskal Herriko bi eskoletan. Berriro ere, 10-11 urtetako umeei zuzenduta dago eta musika garaikidearen ezagutza eta sorkuntza ditu helburu. Parte hartzen duten ikasleek bi konpositorekin lan egiteko aukera izango dute, amaiera kontzertu batean estreinatuko diren hainbat musika-lan sortzeko helburuarekin.

Musika sorkuntzaren prozesua hobeto ulertzeko, iraganeko musikagileen bizitzak ere aztertuko ditu proiektuak. Edizio honetan, Juan Crisóstomo Arriaga eta Fanny Mendelssohn musikari gazteak izango dira ikasleen eredu eta gida.

Parte hartuko duten eskolak Zumaiako Herri Eskola eta Errenteriako Koldo Mitxelena Eskola izango dira. Mikel Iturregi eta Xabier Otaolea konpositoreekin batera lan egingo dute, Maite Bilbao zuzendari pedagogikoaren gainbegiradapean.

 

SOINUA IRATZARRI II (2017-2018)

 

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU