Hitzaldi musikatuak Pello Reparazen, Fran Uriasen eta Ritxi Aizpururen eskutik Aretxabaletan eta Arrasaten
Partekatu
“Adi Gure Musikari, adi”ren neguko kanpaina Arrasatera eta Aretxabaletara helduko da bihar, eta larunbatean Zamudiora, honako proposamen hauekin: hitzaldi musikatuak eta teknologia berrien bitartez ikasteko modu berriak.
Pello Reparazek (Vendetta) eta Ritxi Aizpuruk hitzaldi musikatu bat eskainiko dute Arrasateko Arizmendik Ikastolan, Euskal Herriko rock musikaren historiaren zati bat ezagutzera emateko. Hitzaldi horiek 1960tik aurrera ekoizturiko musika izango dute ardatz, nahiz eta gure herriaren kultura musikala ere aztertuko den, altxor paregabea baita hori.
Hitzaldi bera Aretxabaletako Almen Ikastolan eskainiko da arratsaldean. Bigarren hitzaldi hori Fran Uriasek (Hesian) eta Ritxi Aizpuruk zuzenduko dute.
Hirugarren hitzordua Zamudion (Bertoko Soinu Tresnen Elkartea) izango da. Balea Musika Ideak enpresak “Practice your music live Txalaparta” proiektua gerturatuko digu. Hori teknologia berritzaileen bitartez euskal musika hurbiltzeko modu berritzailea da. Prestakuntza- eta jolas-jarduera bat da, Practice Your Music (PYM), musika-tresnekin praktikatzeko softwarea, oinarritzat duena. Jarduera dinamizatzeko, software horri bozgorailuak, telebista pantaila bat, nahasketa-mahai txiki bat, txalaparta bat praktikatzeko eta musikari profesionalak gehituko dizkiote.
Asteburuaren ostean, astelehenean, urtarrilaren 18an, Errenteriako Udaletxeak Oarsoaldeko Eskualdeko Rock Taldeen Gidaren aurkezpena hartuko du.
Ondoren, Asteartean, urtarrilaren 19an, “Aho bete doinu” proiektuaren txanda izango da. Liburu horren lehen edizioa 2001ean argitaratu zen, eta haren sustatzaileek bigarren edizioa aurtengo, 2016ko, Durangoko Azokarako prest egotea nahi dute.
Xede horrekin, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan lau mahai-inguru egingo dira. Mahai-inguru bakoitzean –aurrenekoa Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean egingo da urtarrilaren 19an, asteartean–, kazetari batek euskal musikaren ekoizpenarekin eta industriarekin loturiko 4 eragile elkarrizketatuko ditu. Mahai-inguruak sektorearen egungo egoeraren berri eskainiko digu.
Kanpainak Euskal Herriko musikaren kalitatea eta dibertsitatea ezagutzera eman nahi du, hainbat formaturen bitartez. Kontzertu didaktikoak, solasaldi musikatuak, hitzaldiak, mahai-inguruak, lantegiak, hezteko eta jolasteko musika-jarduerak. Eta hori guztia, mota guztietako publikoentzat.
Orotariko sentsibilitateak eta estiloak lantzen dituzten musikari eta konpositoreak bildu dira urtebetez euskal musikari buruz duten ikuspegia eta euren lanak erakusteko asmoz, 2015eko “Adi Gure Musikari, adi” Neguko Kanpainan. Aurten ere, Euskal Herriko Musika Bulegoak sustatutako jarduerez gozatu ahal izango dugu Euskal Herriko zenbait kultura-eremutan, abenduan eta urtarrilean zehar.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
Marban taldeak Bilbon eta Gasteizen kontzertu bana eskainiko ditu Villa Sound Bilbao Musika Bulegoa 2023 sariari esker
Marban post-punk taldeak irabazi du Musika Bulegoa 2023 saria, VillaSound Bilbao proiektuaren barruan. Horri esker, saritutako taldeak Kultura Liveko bazkide den aretoren batean jotzeko aukera du.…
‘Artistaren Estatutua Ezartzeko Erronkak’ mahai-ingurua BIMEn
Musika Bulegoak, Musikari Elkartearekin lankidetzan, ‘Artistaren Estatutua ezartzeko erronkak ‘ mahai ingurua antolatuko du BIME azokaren programazio profesionalaren barruan. Topaketa, urriaren 27an…
Open Conference CCIs and Innovation CONTRAST eta ECIS23 bilbon
BDCC-k Urriaren 25an eta 26an Bilbon ospatuko den "Open Conference CCIs and Innovation CONTRAST" hitzaldi irekira gonbidatzen zaitu. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak…
Musika Bulegoak “ONDAREA SARETZEN” topaketan hartuko du parte
Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak 'Ondarea Saretzen' topaketa antolatu du, kultur-eragile eta interes-taldeen artean lankidetza sustatzeko asmoz. Musika Bulegoak bertan hartuko du…
BDCC OSTEGUNAK: Branding-a
BDCC OSTEGUNAKen edizio berri bat ospatuko du BDCC-k Brandinari buruz hurrengo irailaren 28an, Getxo Sormen Hub-en, Algortako Urgull Zentroan kokatuta dagoen proiektuetarako eta enpresentzako…