HITZALDIA: “Emakumeak musikan: egoeraren inguruko hausnarketa eta proposamenak”
Partekatu
Hitzaldi honen bitartez, Ainara LeGardonek emakume sortzaileek musikaren arloan duten egoeraren diagnostikoa egingo du, eta beraien lanaren inguruan hausnarketa bat egingo da. Gainera emakume sortzaileen lana ikustarazteko proposamenak aztertuko dira.
Hitzaldiaren ondoren, bertaratzen diren pertsonekin solasaldia izango da.
HIZLARIA:
Ainara LeGardon (Bilbo, 1976), 25 urte baino gehiagoko esperientzia duen artista autokudeatua da. Rockaren, inprobisazioaren eta musika esperimentalaren esparruan lan oparoa egiten du, bakarka zein hainbat taldetan.
Aldi berean, ikerketa eta zabalkunde lan handia egiten du Kultur Kudeaketa eta Jabetza Intelektualaren inguruan. Hainbat artikulu argitaratu ditu eta “SGAE: el monopolio en decadencia” saiakeraen egileetako bat da (Consonni, 2017).
Euskal Herriko Musika Bulegoko aholkularia ere bada, eta Irungo CBA Kultur Etxean dagoen “Artsesoria” zerbitzua koordinatzen du hilean behin hilean behin doako aholkularitza eskeiniaz. 2018ko abendutik Kulturaren Euskal Kontseiluko kide da eta Genero Estrategien eta Politiken taldean lan egiten du. Eusko Jaurlaritzak eskatuta, EAEko musika-sorkuntzaren eremuan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna: egoeraren diagnostikoa eta txostena garatu du. Txosten horretan, musikaren sektorean lan egiten duten emakumeen egoeraren azterketa bat eta desberdintasun egoera arintzeko ekintza estrategikoen proposamen bat planteatzen dira. Gaur egun LeGardon.net sormen proiektueratako aholkularitza integraleko plataforma koordinatzen du, eta bertatik ondorengo podcast-a argitaratzen du: “Autoretza eta Jabetza Intelektuala dummientzat”.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
Marban taldeak Bilbon eta Gasteizen kontzertu bana eskainiko ditu Villa Sound Bilbao Musika Bulegoa 2023 sariari esker
Marban post-punk taldeak irabazi du Musika Bulegoa 2023 saria, VillaSound Bilbao proiektuaren barruan. Horri esker, saritutako taldeak Kultura Liveko bazkide den aretoren batean jotzeko aukera du.…
‘Artistaren Estatutua Ezartzeko Erronkak’ mahai-ingurua BIMEn
Musika Bulegoak, Musikari Elkartearekin lankidetzan, ‘Artistaren Estatutua ezartzeko erronkak ‘ mahai ingurua antolatuko du BIME azokaren programazio profesionalaren barruan. Topaketa, urriaren 27an…
Open Conference CCIs and Innovation CONTRAST eta ECIS23 bilbon
BDCC-k Urriaren 25an eta 26an Bilbon ospatuko den "Open Conference CCIs and Innovation CONTRAST" hitzaldi irekira gonbidatzen zaitu. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak…
Musika Bulegoak “ONDAREA SARETZEN” topaketan hartuko du parte
Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak 'Ondarea Saretzen' topaketa antolatu du, kultur-eragile eta interes-taldeen artean lankidetza sustatzeko asmoz. Musika Bulegoak bertan hartuko du…
BDCC OSTEGUNAK: Branding-a
BDCC OSTEGUNAKen edizio berri bat ospatuko du BDCC-k Brandinari buruz hurrengo irailaren 28an, Getxo Sormen Hub-en, Algortako Urgull Zentroan kokatuta dagoen proiektuetarako eta enpresentzako…