Eskubide digitalei buruzko webinarra
2023/09/18
COMPARTIRPARTEKATUSHAREPARTAGER
Hurrengo grabaketan, Musika Bulegoak Sympathy for the Lawyer-ekin batera, musika-sortzaileen interes legitimoak zeintzuk diren argitzeko helburuarekin egin zuen prestakuntza-saioa jasotzen da. Bertan artistek eta musikako profesionalek ingurune digitalaren erabiltzaile gisa dituzten eskubideen kudeaketa eta jabetza, eta horietatik lor daitekeen aprobetxamendu ekonomiko legitimoa bezalako gaiak jorratzen dira.
“Zer eskubide sortzen ditut ingurune digitalarekin dudan interakzioaren bidez?”, “Nor da eskubide horien jabea?”, edota “Zer erabilera izan ditzake?”. Galdera hauen erantzuna jakin nahi baduzu, ez galdu ondorengo bideoa.
COMPARTIRPARTEKATUSHAREPARTAGER