Ingurumen-iraunkortasunerako gomendioak

COMPARTIRPARTEKATUSHAREPARTAGER

Ainara LeGardon 25 urte baino gehiagoko esperientzia duen musikari eta artista autogestionatua da, jabetza intelektualean aditua izateaz gain. Bere web-orrian, musika-sektoreko edozein profesionalen eskura jartzen ditu hainbat podcast, Jabetza Intelektualari dagokionez kontuan hartu beharreko gako asko modu errazean azaltzeko.

Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin (ekainaren 5a) ospatzeko asmoz, garrantzitsua iruditu zaigu Musika Bulegoaren babesa duen kapitulu honetan gomendio batzuk ematea, musika produkzioak iraunkorragoak izan daitezen. Ekitaldi bat, ekoizpen bat, diskoen edo merchandising-objektuen fabrikazioa planifikatzeko orduan, kontuan hartu behar da, ekonomiaren aldetik duen kostuaz gain, baita ingurumenaren aldetik ere.

Gai hauei buruz hitz egin dute Ainara LeGardon eta Alberto Cortés podcast honetan:

  • Artistak “bozgorailu” ona zarete gai horiek gizarteari helarazteko, ezta?
  • Zer hartu behar dugu kontuan biretan?
  • Nola erreakzionatzen du promotora batek bidaia aprobetxatu nahi duzulako beste jarduera gehigarri bat jarri nahi duzula diozunean?
  • Formatu fisikoak eta merchandising-objektuak egiteko materialak aukeratzeko orduan, zer hartu behar dugu kontuan jasangarriagoak izan daitezen?

Kontsultatu hemen Ainara LeGardonen podcast guztiak.