Musika Bulegoko bazkideentzako doako aholkularitza zerbitzua
COMPARTIRPARTEKATUSHAREPARTAGER
Musika Bulegoak lankidetza-hitzarmena sinatu du Sympathy For The Lawyer-ekin, Musika Bulegoko bazkideei jabetza intelektual, fiskal, ekonomiko, legal eta laboraleko doako zerbitzuak eskaintzeko.
Kontsultak posta elektronikoaren eta galdera laburren bidez egingo dira. Gai hauei buruz kontsultatu ahal izango da: jabetza intelektuala, musika-edizioa, kudeaketa kolektiboa, kontratu diskografikoak, joint ventures, artisten kontratazioa, zuzeneko musika, musika-industria, zerga-plangintza, bai eta bazkideei beren sektorean kokatzeko, lobby egiteko eta beste interesdun batzuekin eta agintari eskudunekin hitz egiteko/negoziatzeko aukera ematen dieten gaiak ere.
Kontsultak konplexuagoak badira eta aparteko dedikazioa eskatzen badute, Musika Bulegoko bazkideek % 15eko deskontua izango dute ohiko tarifan.
Bazkideen kontsultak olatz@musikabulegoa.eus posta elektronikoaren bidez kudeatuko dira. Zerbitzua erabili nahi duen bazkideak helbide horretara bidali beharko du posta elektronikoa.
Gainera, jakinarazi nahi dizuegu Musika Bulegoak honako abantaila hauek ere lortu dituela erakundearentzat:
- Dirulaguntzen aholkularitza-zerbitzuaren baldintza bereziak.
- Prestakuntza-ekintzak garatzeko baldintza bereziak.
- % 15eko deskontua aholkularitza-zerbitzuetan.
COMPARTIRPARTEKATUSHAREPARTAGER