Irailaren 23an ospatuko da Folklorearen lehen Europako Eguna
Partekatu
2023ko Folkaren Europako Eguna proiektu pilotu bat da, European Folk Network-eko (EFN) kideek koordinatua, MusicAIRE programaren bidez Europar Batasunaren kofinantzaketarekin. Folkaren Europako Eguna urteko egutegian funtsezko data gisa ezartzeko asmoarekin sortu zen.
EFN sarearen helburuetako batekin lotura zuzena duen gertaera da: Europa osoan, arte eszeniko tradizionaletan (musika, dantza, ipuin-narrazioa) modu batera eta bestera inplikatuta dauden pertsonen masa kritikoa dagoela erakustea.
Nork har dezake parte?
Parte hartzea edozein pertsona, banda, erakunde, enpresa, komunitate, tailer, eragile, musika, dantza edo narrazio folklorikoarekin zerikusia duen jarduera batean parte hartu nahi duen edonori irekita dago, fisikoki edo online. Proposamen guztiak ongi etorriak dira, EFNko kide izan ala ez.
Nola parte har daiteke?
- Parte har daiteke abesti zahar edo berri batekin bideo bat grabatuz, zure sare sozialetara igoz eta #europeanfolkday bidez etiketatuz.
- Hainbat artistaren emanaldiarekin jaialdi bat egin daiteke, irailaren 23an edo data horren inguruan, eta Folklorearen Europako Egunaren parte gisa argitaratu.
- Kazetaria bazara, hedabideetan abesti edo artista bat nabarmendu, gaiari edukia eskaini edo Folklorearen Europako Eguneko ekitaldien publizitatea egin dezakezu.
Parte hartzeko, adierazi xehetasunak European Folk Day webgunean, eta bidali informazioa datu-basera. Zure parte-hartzea datu-baseari eta Europako mapari gehituko zaio.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
Marban taldeak Bilbon eta Gasteizen kontzertu bana eskainiko ditu Villa Sound Bilbao Musika Bulegoa 2023 sariari esker
Marban post-punk taldeak irabazi du Musika Bulegoa 2023 saria, VillaSound Bilbao proiektuaren barruan. Horri esker, saritutako taldeak Kultura Liveko bazkide den aretoren batean jotzeko aukera du.…
‘Artistaren Estatutua Ezartzeko Erronkak’ mahai-ingurua BIMEn
Musika Bulegoak, Musikari Elkartearekin lankidetzan, ‘Artistaren Estatutua ezartzeko erronkak ‘ mahai ingurua antolatuko du BIME azokaren programazio profesionalaren barruan. Topaketa, urriaren 27an…
Open Conference CCIs and Innovation CONTRAST eta ECIS23 bilbon
BDCC-k Urriaren 25an eta 26an Bilbon ospatuko den "Open Conference CCIs and Innovation CONTRAST" hitzaldi irekira gonbidatzen zaitu. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak…
Musika Bulegoak “ONDAREA SARETZEN” topaketan hartuko du parte
Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak 'Ondarea Saretzen' topaketa antolatu du, kultur-eragile eta interes-taldeen artean lankidetza sustatzeko asmoz. Musika Bulegoak bertan hartuko du…
BDCC OSTEGUNAK: Branding-a
BDCC OSTEGUNAKen edizio berri bat ospatuko du BDCC-k Brandinari buruz hurrengo irailaren 28an, Getxo Sormen Hub-en, Algortako Urgull Zentroan kokatuta dagoen proiektuetarako eta enpresentzako…