Jazza eta organo-musika “Adi Gure Musikari, adi” neguko kanpainaren barruan
Partekatu
Gin Tonic Jazz eta Yon Pietri bihar, ostirala, arituko dira Euskal Herriko Musika Bulegoak sustatutako programaren barruan
Gin Tonic Jazz bihar, ostirala, 18:00etan, arituko da Bilboko Udal Musika Eskolan, “Adi Gure Musikari, adi” neguko kanpainaren barruan. Bestalde, Yon Pietri musikariak Arrasateko San Juan Bautista parrokian jardungo du. Hori ere bihar izango da, 20:15etik aurrera.
Kanpainak Euskal Herriko musikaren kalitatea eta dibertsitatea ezagutzera eman nahi du, hainbat formaturen bitartez. Kontzertu didaktikoak, solasaldi musikatuak, hitzaldiak, mahai-inguruak, lantegiak, hezteko eta jolasteko musika-jarduerak, etab. Horiek guztiak askotariko publikoari zuzenduta egongo dira.
“Musika Modernoa Lantzen” izenburupean, Gin Tonic Jazzek musika ezagun bat hartzen du abiapuntutzat eta pixkanaka, aldaketak egiten joango da, bertaratuak sormen-prozesutik sortzen den musika-lanaz jabetzeko. Hori guztia oso modu dibertigarrian eta zuzenean egingo dute, musika-tresna bakoitzaren estiloa, inprobisazioa eta eginkizuna jorratuz.
Yon Pietrik Gabon kantetan organo-musikak duen eragina aztertuko du.
Prestakuntza, sentsibilitate eta estilo desberdinetako musikariek eta konpositoreek euskal musikaren inguruko beren ikuspegia eta lanak azalduko dituzte esparru bakar batean, 2015eko “Adi Gure Musikari, adi” Neguko Kanpainan. Aurten ere, Euskal Herriko Musika Bulegoak sustatutako jarduerez gozatu ahal izango dugu Euskal Herriko zenbait kultura-eremutan, abenduan eta urtarrilean zehar.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
120 hautagairen artetik aukeratuko dira Musika Bulegoa Sarietako hamar proiektu saridunak
Maiatzaren 16an, Errenteriako Lekuona Fabrikan egingo den ekitaldian emango dira ezagutara Musika Bulegoa Sarien 7. edizioko emaitzak. Proposamenen artean, argitaratutako disko, single edo…
Zuzeneko arteen pizgarri fiskal berria Nafarroan
Nafarroako Parlamentuak joan den abenduaren 22an zerga ezberdinak eta beste zerga neurri batzuk aldatzeko Foru Legea onartu zuen zeini jarraiki indarrean jarri den arte eszeniko eta musikalen…
#GozatuMusikaZuzenean kanpaina abian da
Jasan dugun pandemiak musikaren sektorean, beste askoren kasuan bezala, kontsumo aldaketak ekarri ditu. Sarreren aurresalmenten beherakada nabarmena da eta honi aurre egiteko, Musika Bulegoak…
Bizkaiak zuzeneko musikaren ikuskizunetarako pizgarri fiskalak zabaldu ditu Europako Batzordearen baimenarekin
Bizkaiko Foru Aldundiak kultura sustatzeko pizgarri fiskalak eguneratu eta zabaltzen dituen Foru Arauaren Aurreproiektua izapidetzeari ekin dio, eta Europako Batzordearen berariazko baimena jaso du.…
Musikarien egoera profesionaleren inguruko txostena
Maitzaren 4ean, SGAEren Madrilgo egoitzan, Musikarien Batasunak eta Eva Moraga abokatuak (SGAE ren babesarekin) egindako azterlanaren ondorioak aurkezuak izan ziren. Musika alorreko profesionalen…