KULTURA BIZIA GUNEA SORTU DA, ARABAKO MUSIKA JARDUERA BULTZATZEKO EKIMEN BERRIA

Partekatu

Arabako kultur sektoreko 30 eragile baino gehiagok bat egin dute Kultura Bizia Gunean, kontzertuak eta zuzeneko beste arte ikuskizunak antolatzeko Iradier Arenan, apiriletik iraila bitartean.

Gune hau erakunde eta kultura eragileen arteko lankidetza eta entzute-aktiboari esker sortu da. Sektoreko programatzaileek segurtasun baldintza eta publiko kopuru aldetik behar diren neurriak ahalbidetzen dituen espazio baten beharra zeukaten eta; lehendik zeuden beste areto batzuetzant hauek betetzea ezinezkoa delako egoera honetan.

Etengabeko programazioa izango du, non beharrezko segurtasun neurriak hartuko diren eta kultur aktibitate anitzak eskeiniko ditu, gehienez, 600 pertsonentzako. La Excavadora, Crim, Talco, The potes, The Baboom Show, Mambo Jambo  Lágrimas de Sangre taldeen parte hartzea hitzartuta dago jada, datak, oraindik, finkatzeko dauden arren.

Ekimen honek Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala, Basque Tour eta Laboral Kutxaren  babesa dauka; pandemia garai honetan, aurrekaririk gabeko elkarlan publiko- pribatuaren lagin bihurtuz.

Elkartearekin bat egiteko edo  proiektu honen inguruan informazio gehiago jakiteko www.kulturabizia.eus  webgunea kontsultatu dezakezu.

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU