Musika Bulegoa Durangoko Azokan

Partekatu

Musika Bulegoak presentzia izango du aurtengo Durangoko Azokan, mahai-inguru txiki bat antolatuz.durango03 Honetan jabetza intelektualaz eta Euskal Herrian EKKIren jaiotzarekin sortu den egoera berriaz mintzatuko gara hiru gonbidaturekin: Ainara Legardon, Anjel Valdes eta Igor Estankona.

Jabetza Intelektualaren gaineko mahai-ingurua

Eguna: Abenduak 8, asteartea

Ordua: 11.00

Tokia: Azokako Areto Nagusia

Sortu berria den EKKI, Euskal Kulturgileen Kidegoak, egile eskubideak kudeatzeko entitateak, izugarrizko jakin mina sortu du  Euskal Herrian. Argitara atera ditu orain arte planteatu ezin ziren aukerak, egile eskubideen inguruan, beste kudeaketa mota bat posible dela aldarrikatuz.

Musika Bulegoak Durangoko Azokan antolatu duen ekintzak perfil profesional desberdineko hiru pertsonen iritzia jasoko du. Iritzi eta ikuspuntu desberdin zein aberasgarriak jarriko dira mahai gainean.

Mahai-inguru honen helburua honakoa jakitea izango da: sorkuntza eta ekoizpena bezalako esparruetan dauden profesionalek nola egingo dioten aurre sortu berri den egoera honi.

 

Partehartzaileak

Ainara LeGardon

20 urteko traiektoria duen artista eta sortzaile independientea. Jabetza intelektualean jakitua, egile eskubideak kudeatzeko eredu berriei buruz ausnarketak planteatzen ditu bere hitzaldietan.

Anjel Valdes

Elkarlanean konpainiako musika produkzioaren arduraduna. 500 diskaren ekoizpen eta koordinazio lanak egin ditu jada. 20 urte baino gehiago daramatza Euskal Herriko musikagintza eta kulturari lotuta.

Igor Estankona

Idazlea eta hedabide askotako literatur krikaria. Poesiako hainbat liburu argitaratu ditu. EKKI, Euskal Kulturgileen Kidegoko Idazkaria eta sustatzailea.

 

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU