Musikaren Eguna Kontzertua 2023: Bengo eta Sua
Partekatu
Urtero ekainaren 21ean ospatzen den Europako Musika Egunarekin bat egingo du Musika Bulegoak aurten ere. Horretarako, Musikaren Eguna 2023 kontzertua antolatu du erakundeak.
Ekainaren 21ean burutuko den Musikaren Eguna 2023 kontzertua Ondarroako Beikozini aretoan ospatuko da eta Bego eta Sua taldeak arituko dira. Kontzertu honetarako sarrera doakoa izango da. Eskerrak eman nahi dizkiogu aurtengo edizioa posible egiten lagundu diguten Bizkaiko Foru Aldundia eta Gaztea Irratiari.
Musikaren Eguna Kontzertuaren hirugarren edizioa izango da aurtengoa eta iaz berdintasuna ardatz izan zen moduan, aurtengo kontzertuaren xedea, talentu berriak potentziatu eta musikari berriei ikusgarritasuna ematea da. Gainera, doako sarrera izango du kontzertuak, aipatu bezala, kulturaren irisgarritasun libre baten alde egiteko.
Egun horretan, aretoko ateak 19:30etan irekiko dira eta ordu erdi beranduago, 20:00etan, hasiko da Bengo artistaren kontzertua. Oiartzungo musikari hau Hip-hop kulturaren baitan dagoen artista da. Break dantzaria eta abeslaria da eta musika munduan sei-zazpi urte daramatzan arren, lehen diska 2021ean argitaratu zuen, euskaraz grabatutako 4 Taupada izeneko albuma. Aurten, Bizirik izeneko diska berria kaleratu du.
Ondoren, Sua taldearen parada izango da. 2018an eratutako lau kideko talde bizkaitarra da. Gaztea Irratiko maketa lehiaketaren irabazleak izan ziren, urte bete baino gutxiagoko ibilbidearekin. Estilo propioa eta irmoa uztartzen digute. Gai lasai eta sakonenetatik hasi eta geldirik egotea aukera bat ez den intentsitate handienetaraino mugitzen dira.
Urtero Musikaren Eguna Euskal Herriko probintzia eta herri ezberdinetan ospatzen da lurraldetasunaren oreka bermatzeko eta eduki kulturala hiri handietatik haratago eskaini ahal izateko.
BENGO – Bakarrik:
SUA – Hormak Apurtzea:
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
Marban taldeak Bilbon eta Gasteizen kontzertu bana eskainiko ditu Villa Sound Bilbao Musika Bulegoa 2023 sariari esker
Marban post-punk taldeak irabazi du Musika Bulegoa 2023 saria, VillaSound Bilbao proiektuaren barruan. Horri esker, saritutako taldeak Kultura Liveko bazkide den aretoren batean jotzeko aukera du.…
‘Artistaren Estatutua Ezartzeko Erronkak’ mahai-ingurua BIMEn
Musika Bulegoak, Musikari Elkartearekin lankidetzan, ‘Artistaren Estatutua ezartzeko erronkak ‘ mahai ingurua antolatuko du BIME azokaren programazio profesionalaren barruan. Topaketa, urriaren 27an…
Open Conference CCIs and Innovation CONTRAST eta ECIS23 bilbon
BDCC-k Urriaren 25an eta 26an Bilbon ospatuko den "Open Conference CCIs and Innovation CONTRAST" hitzaldi irekira gonbidatzen zaitu. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak…
Musika Bulegoak “ONDAREA SARETZEN” topaketan hartuko du parte
Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak 'Ondarea Saretzen' topaketa antolatu du, kultur-eragile eta interes-taldeen artean lankidetza sustatzeko asmoz. Musika Bulegoak bertan hartuko du…
BDCC OSTEGUNAK: Branding-a
BDCC OSTEGUNAKen edizio berri bat ospatuko du BDCC-k Brandinari buruz hurrengo irailaren 28an, Getxo Sormen Hub-en, Algortako Urgull Zentroan kokatuta dagoen proiektuetarako eta enpresentzako…