Open Club Day ekimenaren laugarren edizioa, otsailaren 6an
Partekatu
2021eko otsailaren 6an, larunbata, Open Club Day ekimenaren laugarren edizioa ospatuko dute Europako zuzeneko musika aretoek. Ohikoa den bezala proiektu ezberdinak antolatuko dira, Euskal Herrian Kultura Live elkarteko kide diren Ondarruko Beikozini aretoak eta Gasteizko HellDoradok haurrei zuzendutako ikastaroak egingo dituzte.
2020ko krisiak gogor kolpatu du zuzeneko musika eta kontzertu aretoak denbora luzez itxita egon behar izan dira. Horietako batzuk oraindik ere itxita daude. Horregatik, inoiz baino nabarmenagoa da musikaren ekosisteman ezinbestekoak diren gune hauek babestea. Musika Bulegoak kolaboratzaile bezala bat egiten du ekimen honekin.
Hemen irakurri dezakezue #OpenClubDay antolatzen duen Live DMA elkarteak osatu duen oharra:
Erresilientzia eta elkartasun ekintza bat.
Gaur egun askok itxita jarraitzen badute ere, kontzertu aretoak gauza berriak ezagutzeko eta aniztasunerako espazioak dira. Dinamika hauek nabarmentzeko abiatu zen Open Club Day. 2020ko martxotik zuzeneko musikaren ekosistema guztia hilzorian dago. Kontzertu aretoek bizirauteko borrokan jarraitzen dute.
Zuzeneko musikaren gune hauek ibilbide artistikoa bultzatzeko balio dute eta gizakien askatasunerako ezinbesteko topaguneak dira. Milaka pertsonei ematen diete lana eta entretenimendurako leku alaiak izateaz gain Europako milioika biztanlerentzat proposamen kultural berriak ezagutzeko ezinbesteko guneak dira.
Tokiko eszena musikala inoiz baino gehiago babestu behar dugu orain. Zuzeneko musikaren profesionalek merezi duten errekonozimendua jaso behar dute. Aurrekaririk gabeko krisi honen eztandarekin batera eraikin artistiko eta kultural hauek mantentzeko borrokan dihardute. Espazio hauek etenik gabe segurtasun neurrietara egokitzeko lanean jarraitzen dute, gune seguruetan bilakatuz: langileentzat, musikarientzat eta publikoarentzat. Eta hori sormenez betetako erantzunekin lortu dute.
(Open) Club Day zuzeneko musikaren espazioek duten boterearen aldeko manifestazioa izatea nahi dugu: jendea batzeko eta gure gizarteari erantzun alaiago bat emateko.
Gure musika aretoen errealitate gogorra hobeto ulertzeko aukera hau aprobetxatu dezagun!
Adierazpen hau Live DMAk argitaratu du eta [Open] Club Day webean sinatu dezakete mugimendu honetara batu nahi duten kontzertu aretoek, jaialdiek, elkarteek, kultur teknikariek eta langileek, zuzeneko musikaren zaletuek, etab. Sinatzaileak [Open] Club Day webgunean sailkatuko dira.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
Marban taldeak Bilbon eta Gasteizen kontzertu bana eskainiko ditu Villa Sound Bilbao Musika Bulegoa 2023 sariari esker
Marban post-punk taldeak irabazi du Musika Bulegoa 2023 saria, VillaSound Bilbao proiektuaren barruan. Horri esker, saritutako taldeak Kultura Liveko bazkide den aretoren batean jotzeko aukera du.…
‘Artistaren Estatutua Ezartzeko Erronkak’ mahai-ingurua BIMEn
Musika Bulegoak, Musikari Elkartearekin lankidetzan, ‘Artistaren Estatutua ezartzeko erronkak ‘ mahai ingurua antolatuko du BIME azokaren programazio profesionalaren barruan. Topaketa, urriaren 27an…
Open Conference CCIs and Innovation CONTRAST eta ECIS23 bilbon
BDCC-k Urriaren 25an eta 26an Bilbon ospatuko den "Open Conference CCIs and Innovation CONTRAST" hitzaldi irekira gonbidatzen zaitu. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak…
Musika Bulegoak “ONDAREA SARETZEN” topaketan hartuko du parte
Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak 'Ondarea Saretzen' topaketa antolatu du, kultur-eragile eta interes-taldeen artean lankidetza sustatzeko asmoz. Musika Bulegoak bertan hartuko du…
BDCC OSTEGUNAK: Branding-a
BDCC OSTEGUNAKen edizio berri bat ospatuko du BDCC-k Brandinari buruz hurrengo irailaren 28an, Getxo Sormen Hub-en, Algortako Urgull Zentroan kokatuta dagoen proiektuetarako eta enpresentzako…