Sareako topaketa: aftermovie

Partekatu

Musika Bulegoak artisten eta Sareako programazio arduradunen arteko topaketaren 5. edizioa ospatu berri du.

Ekimenak 35 programatzaile bildu ditu eta Euskal Herri osoko talde eta bakarlarien 15 musika proposamenez gozatzeko aukera izan dute.

Arriola Antzokiaren (Elorrio) eszenatokitik publiko guztiarentzako proposamenak igaro dira, estilo guztietakoak eta hizkuntza desberdinetakoak, gure musikarien musika aniztasuna eta sorkuntzen kalitatea erakutsiz.

Maren, Arineketan taldea, Eneritz Furyak, Iker Martinez eta zaldi herrenak, Jurgi Ekiza, La Basu, Les Fous, Mississippi Queen & THE WET DOGS, Noa & The Hell Drinkers, Omago, Paul San Martin, Plágaros, Sarrabete, TRIGGER eta Turukutupa izan dira  edizio honetan parte hartu duten artistak.  70 proposamen baino gehiagoren artean aukeratu zituen balorazio-batzorde batek.

Topaketa hau Musika Bulegoa eta Sarearen ekimena da, Sareako antzokietan musika-programazioa eta kontratazioa sustatzeko.

Hemen duzue topaketaren laburpen-bideoa.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU