TRÍO ZUKAN-eri elkarrizketa “Denbora luzez eta pasio askorekin egindako lanari aipamen eta balorazio benetan estimatua izan zen saria jasotzea”
Partekatu
2020an jaso zenuten Musika Bulegoa Saria. Zer izan zen zuentzat honelako sari bat jasotzea?
Ohorea, ohore handia. Saria denbora luzez eta pasio askorekin egindako lanari aipamen eta balorazio benetan estimatua izan zen. Musika Bulegoak askotariko eragileak biltzen ditu eta aniztasun horren adierazle den Saria, gure lanari emateak ondo egindako lanaren errekonozimendua suposatu zuen guretzat.
Hiru instrumentu uztartzen dituzue, elkarrekin batera entzutea oso ohikoa ez dena: perkusioa, akordeoia eta txistua. Non dago zuen arrakastaren sekretua?
Txistu, akordeoi eta perkusioaren instrumentu-formazioa ez da inoiz hainbeste landu, Zukanen jaiotzaren aurretik. Tresna horiek elkartzea da hirukotearen oinarri nagusienetako bat, eta, jakina, bere alderdi positiboak eta negatiboak ditu. Alderdi positiboa oso agerikoa da: hiru instrumentu lehen aldiz elkartuz gero, tinbre edo sonoritate berriak lortzen ditugu. Eta alde negatiboari dagokionez, zerotik hasi beharrarekin aurkitu ginen, ia musikarik ez zegoelako idatzita. Kasuistika horrek hainbat konpositorerekin lan egitera behartu du Zukan hasieratik, errepertorio berria sortzeko.
Gaur egun konpositore nazioko eta nazioarteko konpositore ugarirekin lan egin dugu, eta aurrekaririk ez dagoenez, oso pieza desberdinak eta anitzak sortu dira. Horrek taldeari eta honen kontzertuei ikaragarrizko freskotasuna eman dio, eta zerbait originala sortu du. Gainera, gauza desberdinak frogatzea gustatzen zaigu, beti musika garaikidearen barruan baina estetika desberdinekin ausartzen gara, instrumentu desberdinekin, elektronikarekin eta beste disziplina artistikoekin ere aritzen gara… helburua artea egiteko modu desberdinak aurkitzea eta hauekin disfrutatzea da, eta honen bidez publikoari ere gozamen hori eman eta musika ikuspuntu desberdin batetik ezagutzeko aukera ematea.
Musika komertzialetik asko urruntzen zarete. Uste duzue zailagoa dela honelako lanek arrakasta izatea?
Ez da erraza zailtasun maila hori neurtzea, izan ere musika estilo bakoitzak merkatu oso desberdinak ditu. Gure kasuan, egiten dugun musika nahiko minoritarioa dela badakigu, gehiengotan zirkuitu espezializatuetan mugitzen garelako. Dena den, gure ustez musika garaikidea denontzat da, ez da espezializatuta dagoen jendearentzat bakarrik, eta gure nahietako bat da gizartean gaur egungo musikarekiko dagoen barrera psikologiko hori pixkanaka- pixkanaka hausten joatea. Gure proposamenak freskoak, berriak, desberdinak dira, edo hala izan daitezen saiatzen gara behintzat, eta publikoa gure kontzertuetatik pozik ateratzen dela konturatzen gara. Horrek indarra ematen digu lan honekin jarraitzeko, sortzen jarraitzeko.
Urte zailak izan dira pandemia dela eta. Nola eraman duzue egoera hau guztia talde bezala?
Egoerak utzi digun era egokienean egiten saiatu gara. Garai zailak izan dira guztiontzat eta Zukan, talde guztiak bezala, aurrez bizigabeko egoeratan aurkitu da: positiboak, kontzertuen data-aldaketak, jotzaileen bajak eta gehiago. Zailtasun egoera bakoitzean irtenbide egokiena bilatu eta gure lana eta pasioa aurrera ateratzea izan dira helburu nagusia beti, eta gure kasuan, esan dezakegu, ondo moldatu dugula egoera eta ez dugula kontzerturik bertan behera utzi beharra izan; lehenago edo beranduago guztiak ospatzea lortu dugu.
Zer espero duzue 2022rako?
2022rako, Zukanen lan-ildoarekin jarraitzeko asmoa dugu, hau da, errepertorio berria enkargatu, berrikusi eta hainbat jaialditan estreinatu, bai musika garaikidean espezializatutakoetan eta baita orokorragoetan ere. Gainera, 2022an oso erakargarriak iruditzen zaizkigun hainbat proiektu ditugu: lehenengoa maiatzean aurkeztuko dugu, eta Leongo Siderurgiaren Museoarekin, Antonino y Cinia Fundazioarekin eta Hara Alonso konpositorearekin egindako ekoizpena izango da. Leongo Sabero haraneko Herrera II meatze-putzuko makina-gelarako propio diseinatutako ikuskizuna da. Gero, udan, grabazio-estudioan sartuko gara gure bigarren CDan lan egiteko. IBS Classicalekin elkarlanean egindako lana izango da, eta jaso ditugun azken obrak bilduko ditugu bertan. Eta udazkenean, beste kontzertu batzuez gain, Txiprera joateko egun batzuk erreserbatuko ditugu. Bertan gure lana erakutsiko dugu Pharos ganbera-musikaren nazioarteko jaialdi entzutetsuan.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
Marban taldeak Bilbon eta Gasteizen kontzertu bana eskainiko ditu Villa Sound Bilbao Musika Bulegoa 2023 sariari esker
Marban post-punk taldeak irabazi du Musika Bulegoa 2023 saria, VillaSound Bilbao proiektuaren barruan. Horri esker, saritutako taldeak Kultura Liveko bazkide den aretoren batean jotzeko aukera du.…
‘Artistaren Estatutua Ezartzeko Erronkak’ mahai-ingurua BIMEn
Musika Bulegoak, Musikari Elkartearekin lankidetzan, ‘Artistaren Estatutua ezartzeko erronkak ‘ mahai ingurua antolatuko du BIME azokaren programazio profesionalaren barruan. Topaketa, urriaren 27an…
Open Conference CCIs and Innovation CONTRAST eta ECIS23 bilbon
BDCC-k Urriaren 25an eta 26an Bilbon ospatuko den "Open Conference CCIs and Innovation CONTRAST" hitzaldi irekira gonbidatzen zaitu. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak…
Musika Bulegoak “ONDAREA SARETZEN” topaketan hartuko du parte
Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak 'Ondarea Saretzen' topaketa antolatu du, kultur-eragile eta interes-taldeen artean lankidetza sustatzeko asmoz. Musika Bulegoak bertan hartuko du…
BDCC OSTEGUNAK: Branding-a
BDCC OSTEGUNAKen edizio berri bat ospatuko du BDCC-k Brandinari buruz hurrengo irailaren 28an, Getxo Sormen Hub-en, Algortako Urgull Zentroan kokatuta dagoen proiektuetarako eta enpresentzako…