Txalaparta eta teknologia berriak “Adi Gure Musikari, adi” neguko kanpainan

Partekatu

Aiete Ikastetxeko ikasleek Practice your music live proiektua, ikasteko modu berritzailea, ezagutuko dute astelehen honetan, abenduaren 21ean.

Datorren astelehenean, abenduaren 21ean, “Practice your music live Txalaparta” proiektua, teknologia berrien bidez euskal musika gazteei helarazteko era berritzailea, hartuko du Donostiako Aiete Ikastetxeak. Proiektu horretan, musikan aritzeko software baten bidez, neska-mutilek txalapartari lotutako lantegi ludikoa egingo dute datorren astelehenean goizeko 10:00etan.

Ekintza “Adi Gure Musikari, adi” neguko kanpainan txertatzen da; zehazki, aurreikusitako hiru “PYM Live Txalaparta” ekintzetatik lehena izango da. Gainerako biak Irunen eta Zamudion egingo dira urtarrilean.

PYM musika entzuteko aplikazio informatikoa da. Musika-lana hautatu eta jarduteko denbora doitu ondoren, lana entzuten da, tresna batzuen eta besteen bolumenak aldatzen direlarik. Euskal musika partekatu eta musikarien eta ikasleen arteko lotura indartzeko modu berritzailea da, musika kontsumitzeko modu berrietan oinarritua.

Kanpainak Euskal Herriko musikaren kalitatea eta dibertsitatea ezagutzera eman nahi du, hainbat formaturen bitartez. Kontzertu didaktikoak, solasaldi musikatuak, hitzaldiak, mahai-inguruak, lantegiak, hezteko eta jolasteko musika-jarduerak. Eta hori guztia, mota guztietako publikoentzat.

Orotariko sentsibilitateak eta estiloak lantzen dituzten musikari eta konpositoreak bildu dira urtebetez euskal musikari buruz duten ikuspegia eta euren lanak erakusteko asmoz, 2015eko “Adi Gure Musikari, adi” Neguko Kanpainan. Aurten ere, Euskal Herriko Musika Bulegoak sustatutako jarduerez gozatu ahal izango dugu Euskal Herriko zenbait kultura-eremutan, abenduan eta urtarrilean zehar.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU