Xiberoa: artzainak, txoriak eta dantzak

Partekatu

Syntoramak eta Musika Bulegoak antolatuta, Zuberoako historiari, bertako instrumentuei eta musikari buruzko tailer didaktiko bana egingo dute larunbatean, otsailaren 24an, Villabonan (Amasako elizan, 19:30ean) eta igandean, otsailaren 25ean, Mungian (Olalde aretoan, 19:00etan), Jean Mixel Bedaxagarren eskutik.

Zuberoako arte herrikoian tradizioa eta modernitatea eskutik doazela erakutsiko du tailerrean Iparraldeko musikariak. Zuberoako bi erreferenteren arteko topaketa izango da. Ekitaldian agerian geldituko da naturaren, artzain-munduaren eta musikaren arteko lotura; izan ere, besteak beste, xirularen doinua eta txorien kantua parekatuko baitituzte.

Xiberoa: artzainak, txoriak eta dantzak ekitaldia hirukote-formatuan taularatuko dute, Bedaxagarrek Mixel Etxekopar eta Sach-a Standen izango baititu lagun, guztiak izen handiko artistak euskal musika herrikoiaren esparruan.

Musika Bulegoak 2017-2018ko jardueren barruan antolatu du ekitaldi hori. Euskal Herriko Musika Bulego Elkartearen jarduera-ardatz nagusietako bi dute helburu ekitaldi horiek: musika-gaietan herritarrak trebatzea eta sentsibilizatzea, alegia.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU