BDCC OSTEGUNAK: MAIATZAK 26

Partekatu

Datorren ostegunean, maiatzak 26, “Nazioartekotzeko bideak sentsibilizatu eta ikusarazteari” buruzko BDCC OSTEGUNA izango da. Jardunaldia ZINEALDEAn izango da (Pol. IND. Lintzirin-Gaina, A partzela, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa) 16:00 – 18:00 eta networkinga sustatzeko koktela 18:00-19:00.

KSI sektoreko enpresa guztiei irekitako jardunaldi honetara gonbidatu nahi zaituztegu, eta, kasu honetan, honako gai honi buruzkoa izango da: NAZIOARTEKOTZEKO BIDEEN SENTSIBILIZAZIOA ETA IKUSARAZTEA.

Zure erakundea nola dagoen jakin nahi duzu nazioarteko merkatuei heltzeko? Nazioartera erraz zabaltzea hainbat faktoreren nahasketa orekatuaren mende dago: teknikoak, egoeraren araberakoak, antolakuntzakoak, giza arlokoak, etab. Jardunaldi honetan zure erakundeak esparru horietan duen egoera neurtzeko modu erraz bat aurkeztuko dugu, zure nazioartekotze-ahalmenaren ikuspegi orokorra lortu ahal izan dezazun eta, gainera, hobetzeko aukera egiazta dezazun, sartu nahi dituzun edo egin ditzakezun aldaketen arabera.

BDCC OSTEGUNen helburua esperientzia praktikoak eta adituraen ezagutzak azaltzea da (lurraldean, estatuan edo nazioartean). Era berean, jardunaldi horien helburuetako bat KSIen azpisektoreetako enpresen arteko networkinga izango da.

Bertaratzeko, honako inprimaki hau bete behar duzu:

BDCC OSTEGUNERA JOATEKO FORMULARIOA BDCC 2022/05/26

Aretoaren edukiera mugatua denez, erreserba-ordenaren arabera esleituko dira plazak. Horregatik, zuen eskura jartzen dizuegu Streaming bidez ikusteko esteka:

SAKATU HEMEN EKITALDIRA STREAMING BIDEZ SARTZEKO

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU