Basque. Music. at BIME 2022: Euskal Herriko musika taldeei eta bakarlariei zuzendutako deialdia

Partekatu

2022ko urriaren 26tik 28ra ospatuko da Bilboko BIME PRO nazioarteko musika profesionalaren hamargarren topaketa. Basque. Music.-ek, BIMErekin elkarlanean, kontzertua antolatuko du urriaren 27an, osteguna, Stage Live aretoan Euskal Herriko hiru proposamen zuzenean aurkezteko. Kontzertu hauek nazioarteko musikaren profesionalen aurrean eskainiko dira.

Basque. Music.-ek diru-kopuru bat bideratuko du kontzertu honetako gastuak ordaintzeko. Izena emateko epea maiatzaren 24tik ekainaren 7a bitartean (barne) egongo da irekita. Deialdian parte hartzeko galdetegi hau bete behar da.

BIME PRO-ren antolatzaileek aukeratuko dituzte showcase honetan parte hartuko duten euskal musika taldeak edo bakarlariak.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU