Deialdia: Flandriara lan-bisita kulturala
Partekatu
Etxepare Euskal Institutuak hurrengo bi urteetan Flandria-rekin (Vlaanderen/Flanders/Flandes) elkartruke kulturala burutuko du. Brusela, Anberes, Gante edo Brujas hiri erakargarriak, besteak beste, kokatzen dira lurralde honetan, eta elkarlana burutu ahalko da bi gobernuen artean joan zen azaroan sinatu zen elkarlan hitzarmenari esker, Euskadi-Basque Country estrategiaren barruan sinatu zena.
2019an Eskoziarekin (Scotland Goes Basque) izandako elkartruke arrakastatsua eta gero, 2020an Quebec-ekin (Saison Québec-Pays Basque) antzeko proiektua gauzatu behar zen, baina Covid-19 pandemia dela eta orain arte soilik jarduera batzuk egin ahal izan dira, eta ekintza asko atzeratu behar izan dira 2021eko azken hilabeteetara eta 2022ra.
2021eko udazkenean Flandesekin elkartruke honi ekin zitzaion, azaroan Flandriatik etorri ziren 15 kultur eragileen bisitarekin antolatutako topaketekin.
Oraingo honetan, euskal kulturako profesionalak eta eragile kulturalen 15 ordezkari joango gara Flandesera lan-bisitan, bertako ekosistema kulturala eta diziplina ezberdinetako ordezkariak bertatik bertara ezagutzera. Bisita 2022ko maiatzaren 31tik ekainaren 4ra izango da.
Esteka honetan duzue lan-bixita kulturalean izena emateko deialdia:
https://www.etxepare.eus/eu/deialdia-flandriara-lan-bisita-kulturala
Martxoaren 31ra arteko epea duzue izena emateko.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/03/14DeialdiaDeialdia amaitu da
Deialdia: Musika Eguna ospatzen
Musika Bulegoak deialdi berri bat jarri du abian, musikaren kontsumoa sustatzeko eta musika gizartera hurbiltzeko jarduerak eta ekimenak bultzatzeko. Aurkezten diren jarduerak Musikaren Eguna (E-21)…
2024/02/12Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
Ireki da Sareako programatzaileen aurrean proposamenak aurkezteko epea
Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE) SAREAko programatzaileen eta musikaren sektoreko profesionalen arteko topaketaren zazpigarren ediziorako musika proposamenak aurkezteko epea ireki du.…
2024/02/06DeialdiaDeialdia amaitu da
WOMEX 2024 azokan proposamenak aurkezteko deialdia ireki dute
Munduko musikan eta folk doinuetan oinarrituta dagoen Womex azokaren 30. edizioa Manchester-en (Erresuma Batua) ospatuko da urriaren 23tik 27ra bitartean. Programazio ofizialera proiektu artistikoak…
2024/01/23DeialdiaDeialdia amaitu da
VillaSoundBilbaoren laugarren edizioan parte hartzeko deialdia, zabalik
Bilboko Udalak talde eta artista gazteei zuzendutako deialdia zabaldu du, VillaSoundBilbao jaialdiaren laugarren edizioan parte hartzeko. Helburuak, musikaren sektoreko artista gazteen sorkuntzak…
2024/01/16Deialdia,MB NazioartekotzeaDeialdia amaitu da
MMVV-en 36. edizioan parte hartzeko deialdia ireki dute
Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 36. edizioa irailaren 18tik 21era egingo dute. Proposamenak aurkezteko deialdia irekita dago eta martxoaren 31an amaituko da. Horretarako orrialde…