ANDER TELLERIAri elkarrizketa, Musika Bulegoa saria 2021: “Musika Bulegoak hain proiektu pertsonalak saritzea oso positiboa da”
Partekatu
Iaz Musika Bulegoa Saria jaso zenuen. Zer da zuretzat aintzatespen hori jasotzea?
Oso motibazio handia da lanean jarraitzeko eta akordeoiarekin gauza desberdinak bilatzeko. Musika Bulegoak hain proiektu pertsonalak saritzea oso positiboa da.
Akordeoia beste maila batera eraman duzu. Noiz eta zergatik hasi zinen musika-tresna horrekin?
10 urterekin hasi nintzen ikasten Donostiako Musika Eskolan. Familian ez zegoen musikaririk, eta musika asko gustatzen zitzaidanez, tematu egin behar izan nuen izena ematea lortu arte. Musika ikasi nahi nuen, zein musika-tresna ez zitzaidan axola eta akordeoia izan zen ‘erori’ zena. Denborak aurrera egin ahala, akordeoiarekin maitemindu nintzen, eta horrela jarraitu dut gaur arte.
Akordeoi mesotonikoa jotzen duzu. Zertan bereizten da denok ezagutzen dugun akordeoi konbentzionaletik?
Akordeoi mesotonikoa kontzertuetarako akordeoi aldatua da, Errenazimenduan zeuden musika-tresnen antz handiagoa izan dezan. Akordeoia ez zen existitzen garai hartan, baina orduko musikagileek idatzi zuten musika asko jo daiteke akordeoiarekin. Horregatik erabaki nuen egokitzea, garai hartako musika-tresnen antz handiagoa izan zezan eta, horrela, ‘Errenazimenduan akordeoia existitu izan balitz izango lukeen soinuaren antzeko’ soinua lortzeko. Afinazioa eta tenperamentua aldatu nizkion, eta soinua asko aldatu da. Musika garaikidean bereizgarri bat ere bada, eta estatuko eta nazioarteko konpositore handiekin lan egiteko aukera eman dit.
Gainera, irakaslea ere bazara. Zer ematen dizu irakasteak?
Irakasteak akordeoiarekin beste alderdi batzuetatik harremanetan egoteko aukera ematen dit. Oso polita da dakidana egunero nire ikasleekin partekatzea, eta haien motibazioa garrantzitsua da niretzat, eta haiengandik ere ikasten dut. Zorionez, munduko hainbat lekutako ikasleak etorri nahi dute ikastera (Serbia, Kroazia, Hungaria, Polonia, AEB), eta horrek oso maila altuko eskola izatea dakar.
Zer asmo duzu 2022rako?
Tetraphilla Ensemblerekin batera, Ad Maiorem Dei Gloriam diskoa aterako dugu hilabete batzuk barru. Diskoak San Inazioren bizitza kontatzen digu, garai hartako musikarekin, eta Loiolako bere etxean grabatu genuen. FEMAPen, Lisboako Musika Jaialdian, ere joko dugu, Espainiako Orkestra Nazionalarekin joko dut, Panticosako Nazioarteko Jaialdian, ikastaroak emango ditut Lillen (Frantzia), Murtzian…
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/10/07Sustapena,Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
DA PRO! VI. topaketarako deialdia
Musika Bulegoak eta Gerediaga Elkarteak programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko VI. topaketa antolatuko dute DA PRO! ekimenaren barruan. Eguna eta lekua: 59.…
Musika Bulegoaren jarduera profesionalak, BIME 2024 azokan
Urriaren 29tik azaroaren 1era bitartean egingo dute nazioarteko BIME azokaren hamabigarren edizioa. Mundu osoko musikaren industriako profesionalak batzen dira azoka honetan eta aurten ere Bilboko…
2024/09/18Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea,Berriak
Euskal Herria, indartsu Mercat de Vic-en
Gaur hasi eta irailaren 21ean amaituko den Mercat de Música Viva de Vic-en 36. edizioan euskal musika presentzia nabarmena izango du. Hainbat ekimenen artean, Gorka Urbizu eta Mikel Azpiroz euskal…
2024/09/10Berriak,MB Prestakuntza
Jabetza Intelektuala: oinarrizko online tailerra
EDUKIAK: ondorengo gaiak landuko dira, beti ere, oinarrizko maila dela kontutan hartuta: jabetza intelektuala, eremu legalak, kultur eragileen profil desberdinak, gestio kolektiboko entitateen…
Alaik Musika Bulegoak eta MIL Lisboa jaialdiaren artean antolatutako egoitza artistikoan parte hartuko du
Alai artista tolosarra aukeratu dute MIL Lisboa (Portugal) jaialdiarekin batera Musika Bulegoak antolatuko duen egoitza artistikoan parte hartzeko. Sonia Trópicos artistarekin batera egingo duen…