Idoia eta Dupla, AIEnRutaren 2022ko lehendabiziko zikloan
AIE erakundeak antolatzen duen ‘Artistas en Ruta’ estatu mailako zirkuituaren 2022ko lehendabiziko zikloan parte hartzeko aukeratuak izan ziren Idoia eta Dupla. Hauek dira 2022ko lehendabiziko zikloan eskainiko dituzten kontzertuen datak eta tokiak:
Otsailak 12, La Ley Seca (Zaragoza)
Otsailak 18, Octavo arte (Segovia)
Martxoak 23, La Cueva del Jazz (Zamora)
IDOIA
Otsailak 25, Teatro Albeitar (León)
Otsailak 26, La Cueva del Jazz (Zamora)
Apirilak 23, Cadavra (Madril)
Apirilak 30, Boveda del Albergue (Zaragoza)
Artistas en Rutaren helburua talentu berria publikoari hurbiltzea da. Gaur egun ezagunak diren hainbat talde edo bakarlari “Artistas en Ruta”-n parte hartutakoak dira; Olatz Salvador, Zetak, Xabi Aburruzaga, Liher, Anita Parker, Ekiza, La Furia, Nøgen eta Kepa Junkera besteak beste.
Ziklo honek Etxepare Euskal Institutuaren laguntza du eta hurrengo zikloan proposamenak aurkezteko deialdia irekite dago esteka honetan.