Amorante, Maite Larburu eta Merina Gris Mercat de Música Viva de Vic azokaren 35. edizioan

Partekatu

Mercat de Música Viva de Vic-ek 35. edizioko programazioa aurkeztu du. Amorante, Maite Larburu eta Merina Gris euskal musikariek programazio ofizialean hartuko dute parte Basque. Music.-en eskutik.

MMVVk 35. edizioa 2023ko irailaren 13tik 16ra ospatuko da.  Musikaren sektorea dinamizatzeko eta elkartzeko gune izaten jarraituko du, zuzeneko musikaren proposamen berrien bozgorailu gisa duen funtzioan arreta jarriz.

Aurten ere Basque. Music.-en babespean, Euskal Herriko musikaren industriaren sektoreak presentzia nabarmena izango du. Hainbat ekimenen artean, Amorante, Maite Larburu eta Merina Gris euskal musikaren kontzertuak izango dira programazio ofizialaren barruan. Lehenengo emanaldia Iban Urizar (Amorante) artistaren eskutik izango da irailaren 13an, 20:15ean, J. Maideu auditorioan.Beste bi emanaldiak irailaren 14an izango dira. Maite Larburuk L’Atlántidako Sala 3-n eskainiko du kontzertua 20:30etan eta Merina Gris taldeak, berriz, Carpa Atlántidan 18:15etan.

Programa osoa MMVV-en webgunean kontsulta dezakezu.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU