KSI Berritzaile jardunaldia: ‘Kultur sormen industriak berritzen’
Partekatu
Hurrengo urriaren 23an, asteartean, Donostiako Dabadaba aretoan, Eusko Jaurlaritzaren KSI Berritzaile programaren inguruko argibide jardunaldi bat izango da. Jardunaldi hau Musika Bulegoak antolatuko du Dabadaba eta Donostia Sustapenaren laguntzarekin. Jardunaldiaren helburua kultur arloko enpresa eta eragile desberdinei erakunde laguntzaileek Tecnalia, Vicomtech, Euskalit eta Elkargi-k eskeini ditzazketen aukerak eta baliabideak sektoreko eragileei helaraztea da, beraien jarduera profesionalean berrikuntza eta hobekuntza hedatu dezaten.
Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako KSI Berritzaile egitasmoaren helburua proiektu berrientzako aukera-eremuak sortu eta garatzea da, ondorengo hiru jarduera ardatzetan: berrikunta teknologikoa, antolamentu eredu berrikuntza eta enpresen finantza-gaikuntza.
Jardunaldiaren programa
19:00-19:15 Ongi etorria eta jardunaldiaren aurkezpena EHMBE
19:15-19:30 KSI Berritzaile programaren aurkezpena. Sabin Goitia Goienetxea (Kultura eta Hizkuntza Politika Saila)
19:30-19:45 Tecnalia. Berrikuntza teknologikoa.
19:45-20:00 Euskalit. Antolamendu eta eredu berrikuntza.
20:00-20:15 Elkargi. Gaitasun-gaikuntza.
20:15-20:30 Galderak eta zalantzak.
Jardunaldia doakoa da. Izena emateko ondorengo posta elektronikora idatzi mesedez: ksi@test.nuco.es
Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu
BDCC: Negozioko Pitch-a sortu eta defendatzeko komunikazio-tailerra
Zure enpresa edo proiektua modu erakargarrian aurkeztea funtsezkoa da lankidetza eta inbertsio berriak lortzeko. Kosta egiten zaizu zure negozioaren indarguneak adierazteko modurik onena aurkitzea?…
BDCC-k nazioartekotze tailerra antolatu du
BDCC-k maiatzaren 23an, KSI-ei zuzendutako nazioartekotzeari buruzko online tailer interesgarria antolatu du. Jardunaldi hau erakundeak eskaintzen duen nazioartekotze-zerbitzuaren parte da. Kultura…
Etxepare Euskal Institutuak mugikortasunerako dirulaguntzak azaltzeko webinarrak antolatu ditu
Etxepare Euskal Institutuak, 2023 urterako mugikortasunerako dirulaguntzen deialdiak azaltzeko Microsoft Teams bidezko saioak antolatu ditu. Deialdiak izan dituen aldaketak eta sor daitezkeen…
BDCC ONLINE TAILERRA: BERDINTASUNA
Nola txertatzen dituzu berdintasun-irizpideak zure produktu eta zerbitzuetan? Estilo barneratzailea duzu hizkuntza idatziaren, ahozkoaren eta kus-entzunezkoaren erabileran komunikatzeko orduan? Zure…
BDCCk pitching zerbitzu berria jarri du abian
BDCCk pitching zerbitzu berria jarri du abian KSIetako kideek haien mezu publikoarengana hobeto iristeko behar dituzten teknika guztiak eskura jartzeko, bai ingurune birtualean bai aurrez aurrekoan…