BDCC-k nazioartekotze tailerra antolatu du
Partekatu
BDCC-k maiatzaren 23an, KSI-ei zuzendutako nazioartekotzeari buruzko online tailer interesgarria antolatu du.
Jardunaldi hau erakundeak eskaintzen duen nazioartekotze-zerbitzuaren parte da. Kultura eta Sormen Industrietara egokitutako diagnostiko-tresna bat eta gida bat ditu, zure proiektua zabaltzeko eta bere ahalmen guztia modu iraunkor, sendo eta seguruan askatzeko.
Izena emateko interesa izanez gero, galdetegi honen bidez egin dezakezu.
PROGRAMAREN XEHETASUNAK
Data: 2023ko maiatzaren 23a
Ordutegia: 09:30etatik 10:30etara
Formatua: online
- BDCCren aurkezpen laburra Itziar Vidorreta eta Sandra BarrioEuskadiko Kultur eta Sormen Barrutiko arduradunen eskutik.
- Nazioartekotzeari buruzko sarrera eta hainbat kasu praktikorenerakusketa, IDOM-eko Antonio Martínez Zamorano eta Ainhoa Xue Bartolomé Pérezen eskutik: mugikortasun artistikoa (arte eszenikoak), herrialde anitzeko lankidetza-proiektuak (ikus-entzunezkoak), merkatuen prospekzioa (editoriala), negozioen dibertsifikazioa (moda) eta enpresa traktorea (diseinu grafikoa).
Informazio gehiago:
info@basquedcc.eus
627 671 552
Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu
BDCC: Negozioko Pitch-a sortu eta defendatzeko komunikazio-tailerra
Zure enpresa edo proiektua modu erakargarrian aurkeztea funtsezkoa da lankidetza eta inbertsio berriak lortzeko. Kosta egiten zaizu zure negozioaren indarguneak adierazteko modurik onena aurkitzea?…
Etxepare Euskal Institutuak mugikortasunerako dirulaguntzak azaltzeko webinarrak antolatu ditu
Etxepare Euskal Institutuak, 2023 urterako mugikortasunerako dirulaguntzen deialdiak azaltzeko Microsoft Teams bidezko saioak antolatu ditu. Deialdiak izan dituen aldaketak eta sor daitezkeen…
BDCC ONLINE TAILERRA: BERDINTASUNA
Nola txertatzen dituzu berdintasun-irizpideak zure produktu eta zerbitzuetan? Estilo barneratzailea duzu hizkuntza idatziaren, ahozkoaren eta kus-entzunezkoaren erabileran komunikatzeko orduan? Zure…
BDCCk pitching zerbitzu berria jarri du abian
BDCCk pitching zerbitzu berria jarri du abian KSIetako kideek haien mezu publikoarengana hobeto iristeko behar dituzten teknika guztiak eskura jartzeko, bai ingurune birtualean bai aurrez aurrekoan…
KSI BERRITZAILE 2020, 2. ardatzean izena emateko epearen irekiera
Kultura eta Sormen Industriei zuzenduta dagoen antolaketa-ereduaren eta enpresa-egituraren berrikuntzari buruzko KSI Berritzaile Programaren 2. ardatzean izena emateko epea irekita dago. Ardatz…