Musika Bulegoaren jarduera profesionalak, BIME PRO 2021 azokan

Urriaren 27tik 29ra bitartean egingo dute nazioarteko BIME PRO azokaren edizio berri bat. Mundu osoko musikaren industriako profesionalak batzen dira azoka honetan eta aurten beste behingoz topaketa presentzialak eta online hitzaldiak uztartuko dira.

Azkenengo asteetan ezagutu ditugun irekiera neurrien ondorioz ospakizun festa batean bilakatuko da 2021eko BIME PRO. Euskalduna jauregia izango da programa presentzialaren egoitza, baina eduki guztia plataforma batetik jarraitzeko aukera ere egongo da; plataforma hori bime.net webgunean dago.

Musika Bulegoak hainbat jarduera prestatu ditu sektoreko eragileen arteko elkarrizketa errazteko, ezagutzak partekatzeko eta Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musika bultzatzeko. Jarduera hauek BASQUE. MUSIC. plataformatik gidatuko dira.

BIME PRO azoka presentzialak irauten dituen hiru egunetan zehar, BASQUE. MUSIC.-ek stand propioa izango du, azokara hurbiltzen diren euskal profesionalen eskura egongo dena.

URRIAK 27 ASTEAZKENA

11:10ean ‘The Pop Venue as an Experimenta Community Space’ mahai-inguruan parte hartuko dute Worm (Rotterdam), VK (Brusela), Kvaka 22 (Belgrado) eta Dabadaba (Donostia) aretoetako arduradunek. Horren ostean, 12:20ean, ‘Try-angle: a collaborative tool to share innovative ways of building new audiences, presentation by Ken Veerman‘ mahai-ingurua izango da. Bi hitzaldi hauek 2E aretoan ospatuko dira eta Kultura Live, Live DMA eta BIME PROren arteko elkarlanean antolatuko dira.

Arratsaldean, 18:00etan, BASQUE. MUSIC.-ek ongi etorri koktela eskainiko du Hall nagusian.

URRIAK 28 OSTEGUNA

Azokaren bigarren egunean, 11:10ean, Artisten kanpo-zabalkundea eta nazioartekotzea covid-19aren osteko aroan mahai-ingurua antolatuko du MIE Elkarteak.

13:50etan Meet the BASQUE. MUSIC. pitching saioa egingo da 5B aretoan. Saio honetan Euskal Herriko profesional ezberdinek bere proposamenak aurkeztuko dizkiete nazioarteko profesionalei bost minutuko aurkezpen azkarretan banatuko den saioan.

BIME Cityren programazioaren barruan, eta BASQUE. MUSIC.-en ekimenez, Rodeo, Airu eta Father Alien taldeen showcase kontzertuak egongo dira 20:30etatik aurrera Stage Live aretoan. Sarrera doakoa izango da.

URRIAK 29 OSTIRALA

BIME PRO azokaren azkenengo egunean Musikari elkarteak Artistaren Estatutua: Musikarientzako gakoak hitzaldia antolatuko du 0C aretoan. Eva Moraga abokatuak eskainiko du hitzaldia.