2024.12.17

Beste erakundeak

Basque. Music. BIME Bogota 2025en: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia

Gehio irakurri

Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren laugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko galdetegi hau bete behar da.

Deialdia 2024ko abenduaren 17tik 2024ko urtarrilaren 21a arte (barne) egongo da irekita.

Showcase honetan arituko den euskal talde edo bakarlaria BIME PRO-k aukeratuko du eta behin erabakia hartu ondoren BASQUE. MUSIC. arduratuko da erabakiaren zabalkundeaz.

Gainera, hautatutako artistak edo taldeak kongresuaren hiru jardunaldietan parte hartzeko eta nazioarteko musikaren industriako arlo guztietako profesionalekin harremanetan jartzeko aukera izango du.

Hautatutako taldeak BIME Bogotá-ren baitan BASQUE. MUSIC.-ek antolatuko duen showcase emanaldian parte hartuko du, Bogotan (Kolonbia) 2025eko maiatzaren 6tik 9ra bitartean.

Basque. Music.-etik kontzertu hau aurrera eramateko gastuak ordainduko dituen laguntza eskainiko da. Hauek dira laguntza honen baldintzak: BASQUE.MUSIC.2025

Kontzertua eskaintzeaz gain, aukeratutako proposamenak jarduera profesionalen programaziorako sarbidea ematen duten akreditazioak izango ditu (gehienez 4 akreditazio aukeratutako proiektu bakoitzeko) eta BIMEren sorkuntza saio batean parte hartzeko aukera ere izango du. Horretaz gain, aireportutik hotelera (joan-etorria), hoteletik kontzertu aretora (joan-etorria) eta hoteletik grabaketa estudiora (joan-etorria) transferrak ordainduko zaizkio.

Deialdiaren erabakia parte hartzaile guztiei posta elektroniko bidez bidaliko zaie.

Deialdi honi buruz zalantzaren bat baduzu idatzi helbide elektroniko honetara: komunikazioa@musikabulegoa.eus



/var/www/vhosts/musikabulegoa.eus/public_html/site/assets/cache/FileCompiler/site/templates/deialdia-detalle.php on line 43
" target="_blank">
/var/www/vhosts/musikabulegoa.eus/public_html/site/assets/cache/FileCompiler/site/templates/deialdia-detalle.php on line 46
" target="_blank">

Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

Basque. Music. BIME Bogota 2025en: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Datozenak / Amaitutako deialdiak / Albisteak / Urtekariak / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa > Amaitutako deialdiak > Basque. Music. BIME Bogota 2025en: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia

Default content