Musika klasikoaren sektoreko erreferentziazko azoka den Classical: NEXTazokak 2024ko edizioan antolatuko diren showcase emanaldietan parte hartzeko deialdia zabaldu berri du.
Azoka, 2024ko maiatzaren 14tik 17ra ospatuko da Berlinen. Musika jaialdiaz gain nazioarteko musikaren profesionalen topaleku nagusietakoa da.
Proposamenak aurkezteko epea 2023ko urriaren 6an itxiko da. Esteka honetan aurkituko duzu zure proposamena aurkezteko behar duzun informazio guztia.
BASQUE. MUSIC. plataformak Classical:NEXT azoka honetan stand baten bidez hartuko du parte, besteak beste. 2019. urtean Trio Zukan euskal taldeak azokako showcase-etan parte harteko aukera izan zuen.