Etxepare Euskal Institutuak musikaren sortzaileen mugikortasunerako 2022eko laguntzak argitaratu ditu. Laguntza horiek euskal kultura nazioartean sustatzea eta hedatzea dute helburu.
Musika-biratzat hartuko da euskararen eremu geografikotik kanpo gutxienez kontzertu bat ematea dirulaguntzaren xede den sei hilekoan.
Taldeko musikariez gain, gehienez bi laguntzailerentzako (teknikari, manager…) gastuak onartuko dira eskaeran.
Musikari zuzendutako aurrekontua 140.000€-koa da.
Ordainketaren %50a hasieran egingo da eta gainontzeko %50a zuriketa egitean..
2022ko uztailaren 1etik abenduaren 31ra egiteko diren jarduerentzat, eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau urriaren 30ean amaituko da.
Hemen aurkitu ditzakezu deialdiari buruzko xehetasun guztiak.