ESNSko antolakuntzak showcase emanaldietan parte hartzeko deialdia ireki du. Europako musika jaialdi garrantzitsuenetakoa da Eurosonic eta bertan parte hartzeko deialdia irailaren 1era arte egongo da zabalik. Izena emateko esteka hau erabili behar duzu.
Musika jaialdia izateaz gain, europako musikarako sareen elkartrukerako eta sorkuntzarako plataforma nagusia da, eta artista hasiberriei nazioarteko musika-eszenan sartzen laguntzen die. Urtero, ESNSk 4.000 ordezkari baino gehiago erakartzen ditu, tartean nazioarteko 400 jaialdi baino gehiagoren ordezkariak.
Hurrengo edizioa 2025ko urtarrilaren 15etik 18ra egingo da Groningenen (Herbeherak).
Aurreko urteetan Euskal Herriko ordezkaritzak parte hartu du eta Zetak, Merina Gris eta Divorce From New York bezalako proposamenak aukeratu izan dituzte.