2023.01.19

Beste erakundeak

Flandriarekin kooperazio teknikoa eta lankidetza proiektuak sustatzeko dirulaguntzak

Gehio irakurri

Eusko Jaurlaritzak Flandriarekin kooperazio teknikoa eta lankidetza proiektuak sustatzeko dirulaguntzak jarri ditu abian, azken bi urteetan egindako topaketa profesionalen ondoren.

Kultura eta sorkuntzaren alorrean Flandria eta Euskadiren arteko harremanak sakontzea helburu duen deialdia 2023ko urtarrilaren 19tik otsailaren 19ra egongo da zabalik.

Flandria Euskadiren nazioarteko Bazkide Estrategikoen Sareko kide izanik, Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak antolatu du deialdia. EAEko sortzaile eta kultur eragileei zuzenduta dago, eta Flandriarekin kooperazio teknikoa sustatzea du helburu. Diru-laguntza guztietarako 40.000€ko zuzkidura orokorra izango da eta proiektu bakoitzeko jasoko den diru-laguntzaren zenbateko osoa ezin izango da 5.000 eurotik gorakoa izan.

Flandriako Kantzilergo eta Atzerri Ministerioak bigarren deialdi bat aterako du astelehenean, urtarrilak 23, eta Flandriako sortzaile eta kultur eragileei egongo da zuzenduta. Horren bidez, bi herrialdeen arteko elkarlan kulturalerako sareak eta proiektuak sortuko dituzte gurean ere.

Laguntzaren inguruko informazio osoa esteka honen bidez kontsultatu daiteke.



/var/www/vhosts/musikabulegoa.eus/public_html/site/assets/cache/FileCompiler/site/templates/deialdia-detalle.php on line 43
" target="_blank">
/var/www/vhosts/musikabulegoa.eus/public_html/site/assets/cache/FileCompiler/site/templates/deialdia-detalle.php on line 46
" target="_blank">

Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

Flandriarekin kooperazio teknikoa eta lankidetza proiektuak sustatzeko dirulaguntzak

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Datozenak / Amaitutako deialdiak / Albisteak / Urtekariak / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa > Amaitutako deialdiak > Flandriarekin kooperazio teknikoa eta lankidetza proiektuak sustatzeko dirulaguntzak

Default content