Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak Kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzen deialdia ireki du uztailaren 7ra arte. Hauen xedea, kultura-arloko jaialdiak antolatzea, 2023ko ekitaldian dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea eta deialdia egitea da, bereziki kultura-arlo hauetan: musika, arte eszenikoak, liburugintza, ikus-entzunezkoak eta ikusizko arteak. Kultura-ekintzok espezializazio- edo berezitasun-maila handikoak izan beharko dute, eta interes berezia sortu Euskal Autonomia Erkidegoko kulturaren eremuan.
Programak edo jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan garatu beharko dira, 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, eta haien edukia batez ere kulturala izanik, programazio artistikoa izan beharko du.
Emango diren dirulaguntzak finantzatzera bideratutako kredituaren zenbatekoa, guztira, 350.000 eurokoa izango da. Horietatik, 175.000 euro 2023. urteko ordaintze-kredituei dagozkie, eta 175.000 euro 2024. urterako konpromiso-kredituei. Aurkezten diren proiektuak hauetako kategoria batean sailkatuko dira, haien izaeraren arabera, kreditu hau duelarik kategoria bakoitzak:
Jarduerek jasoko duten dirulaguntzaren guztizko zenbatekoa ez da izango aurrekontu onartu osoaren % 50etik gorakoa.
Diruz laguntzen diren proiektuek gehienez 35.000 € jasoko dituzte.
Informazio gehiago: euskadi.eus