2023.03.31

Beste erakundeak

Kultura Eskola katalogora proposamenak aurkezteko epea zabalik

Gehio irakurri

Kultura Eskola programak 2023-2024 biurtekorako jardueren katalogoa eguneratuko du. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak sustatuko programa lurraldeko Bigarren Hezkuntzako (12-16 urte bitarte) ikastetxeei zuzentzen zaie, eta honako xede hau du: ekintza artistiko eta kulturalaren aurrean sentsibilitate handiagoa eta irizpide hobea sortzea eta publikoak berritzen laguntzea, sortzaileen eta kultura eragileen proposamenen bidez. Hainbat diziplinatako proposamenak biltzen ditu Kultura Eskola programak, hala nola antzerki, dantza, musika, arte plastikoen, ikus-entzunezkoen, literatura eta kultura-ondare alorretakoak.

Apirilaren 17ra arte proposamen berriak bidaltzeko aukera dago katalogoan sartzeko, bai eta lehendik eskaintzen diren jarduerei dagozkien aldaketak eskatzeko ere. Pertsona fisiko edo erakunde bakoitzak ezin izango ditu bere izenean eduki bi proposamen desberdin baino gehiago

 

Nola parte hartu?

Kultura Eskola katalogoan proposamenak sartzeko irizpideak eta prozedura

Jarduerek bete beharreko baldintzak

Proposatutako arte eta kultura jarduerek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Honako esparru hauetako batekoa izatea: antzerkia, dantza, arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak, musika, kultura ondarea eta literatura.
  2. DBH eta OLHko ikasleentzat izatea, hau da, 12 eta 16 urte bitarteko ikasleentzat.
  3. Eskolako ikasgai batekin zerikusia izatea.
  4. Ikasleen parte hartze aktiboa bultzatzea.
  5. Genero berdintasuna bermatzea, bai edukietan bai eta hartzaile gisa dituzten ikasleen artean.
  6. Inklusiboak izatea, era guztietako gaitasun intelektual eta motorretarako.
  7. Komunikazioko hizkuntza euskara izatea.
  8. Jarduera bakoitzak saio bakarra edo gehiago izan ditzake. Saio baten gutxieneko iraupena 50 minutukoa izango da, eta jarduera osoa ezin izango da 15 ordutik gorakoa izan.
  9. Jardueraren prezioari dagokionez, aurrekontu unitatetzat hartuko da jarduera baten kostu osoa, –jarduera guztiz egiteko beharrezkoak diren saioak barne– ikasle talde bakoitzeko. Jardueraren prezioa ez da 3.000 eurotik gorakoa izango.

Kontsultatu oinarri guztia esteka honetan edo Kultura Eskolaren webgunean.



/var/www/vhosts/musikabulegoa.eus/public_html/site/assets/cache/FileCompiler/site/templates/deialdia-detalle.php on line 43
" target="_blank">
/var/www/vhosts/musikabulegoa.eus/public_html/site/assets/cache/FileCompiler/site/templates/deialdia-detalle.php on line 46
" target="_blank">

Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

Kultura Eskola katalogora proposamenak aurkezteko epea zabalik

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Datozenak / Amaitutako deialdiak / Albisteak / Urtekariak / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa > Amaitutako deialdiak > Kultura Eskola katalogora proposamenak aurkezteko epea zabalik

Default content