Musika Bulegoa irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musikaren presentzia soziala balioestea eta indartzea da, baita haren balio-katean esku hartzen duten eragileen jarduera ere, une oro jarduera horren kalitatea eta profesionaltasuna areagotzeko lan eginez.
Elkarteak bere lantaldea osatzeko Proiektuen eta zerbitzuen sailaren arduraduna kontratatzeko lan-deialdia ireki du.
Lanpostuaren eginbeharrak:
Gerentziaren gidaritzapean hurrengo funtzio nagusiak izango ditu:
Musika Bulegoaren eskaintzaren planifikazioa: garatuko den programazioaren helburuak eta ildo estrategikoak sailean lantzea
Eskaintzaren urteko plana: proiektuen eta zerbitzuen proposamena garatzea eta aurkeztea
Balizko lankidetzarako azterketa: eskaintza garatzeko eragile ezberdinen azterketa burutzea
Zerbitzuen eta proiektuen diseinua, ekoizpena eta ebaluazioa: ekimenak definitzea, aukeratzea, garatzea, ekoiztea, koordinatzea, jarraipena eta ebaluazioa egitea, helburuen eta ildo estrategikoaren arabera.
Proposamenen kudeaketa: iristen diren proposamenei kasu egitea eta aztertzea
Indarrean dagoen ebaluazio sistemari jarraipena egitea: kultura programazioaren alorrean antolatzen diren jardueren ebaluazioa egin.
Saileko lantaldea kudeatzea: lantaldea koordinatzea eta kideen zereginak zehaztea eta jarraipena egitea.
Aurrez-aurreko arreta: antolatzen diren jardueretan egotea
Kudeaketa ekonomikoa: saileko aurrekontua aurreikusi eta jarraipena egin. Saileko ekimen ezberdinen aurrekontuen gainbegiraketa eta kostuen lehen azterketa egitea.
Finantzazio iturriak bilatzea: proiektu ezberdinetarako diru-laguntzak bilatzea eta aurkeztea
Cookieak erabiltzen ditugu gure nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko.
Webgune honek erabiltzen dituen cookieei buruzko informazio gehiago lortzeko, kontsultatu gure cookie-politika.
Close
Webguneak, funtzionatzeko, cookieak erabiltzen ditu, baita zure esperientzia hobetzeko ere. Webgune honek erabiltzen dituen cookieei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure cookie-politika. Zure baimena behar dugu marketin-cookieak erabiltzeko. Marketin-cookieak bisitariak webguneen bidez jarraitzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzaileentzat garrantzitsuak eta erakargarriak diren iragarkiak erakustea da asmoa (hirugarrenen zerbitzuen bidez). Baimena emateko, hautatu kontrol-laukia.