2024.07.03

Musika Bulegoa

Musika Bulegoak Vic-en ospatuko den Mercat de Música Viva azoka profesionalean antolatuko dituen Pitch saioetan parte hartzeko deialdia ireki du

Gehio irakurri

Musika Bulegoak, Mercat de Música Viva de Vic-ekin lankidetzan, bere bazkideei zuzendutako pitching saioak antolatuko ditu nazioarteko musika azokaren 36. edizioan.

BASQUE. MUSIC.-en markapean antolatuko diren Pitch saio hauetan parte hartzeko hiru enpresa, jaialdi, diskoetxe, management eta booking agentzia, edo musika-proiektu aukeratuko dira. Parte hartzeko proposamenak MMVVren antolakuntzak aukeratuko ditu.

Aurkezpen hauek irailaren 18tik 21era egingo dira, Mercat de Música Viva de Vic azokaren 36. edizioko programazio profesionalaren baitan.Pitching saio hauen helburua azokan parte hartzen duten Kataluniako eta nazioarteko enpresen aurrean Musika Bulegoko bazkideen hiru proiektu aurkeztea eta haien arteko lankidetzak sustatzea da.

Musika Bulegoak gastu hauek ordainduko dizkie hautatutako hiru proposamenei:

– Irailaren 18tik 21era hiru gauetarako ostatua (enpresa bakoitzeko gela bikoitz batean).

– Pitching honetan parte hartzen dutenentzako doako akreditazioak
eta 150 €-ko gastuen bidaia-poltsa.

Deialdia 2024ko uztailaren 3tik 10era (egun hori barne) egongo da irekita, eta parte hartzeko honako galdetegi hau bete behar da.
Hautatutako proposamenak zuzenean sartuko dira MMVVk programatutako Pitch saioetako batean, bere web profiletik eskaera egin behar izan gabe.

Zalantzarik izanez gero, idatzi proiektuak@musikabulegoa.eus helbidera.



/var/www/vhosts/musikabulegoa.eus/public_html/site/assets/cache/FileCompiler/site/templates/deialdia-detalle.php on line 43
" target="_blank">
/var/www/vhosts/musikabulegoa.eus/public_html/site/assets/cache/FileCompiler/site/templates/deialdia-detalle.php on line 46
" target="_blank">

Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

Musika Bulegoak Vic-en ospatuko den Mercat de Música Viva azoka profesionalean antolatuko dituen Pitch saioetan parte hartzeko deialdia ireki du

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Datozenak / Amaitutako deialdiak / Albisteak / Urtekariak / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa > Amaitutako deialdiak > Musika Bulegoak Vic-en ospatuko den Mercat de Música Viva azoka profesionalean antolatuko dituen Pitch saioetan parte hartzeko deialdia ireki du

Default content