Euskal musika atzerrian sustatzea xede duen Basque Musicek, Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Soinuak-ek (Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak) sustatutako plataformak, epea ireki du euskal taldeek edo artistek izena eman dezaten ekainaren 5ean Bilboko Kafe Antzokian egingo den showcaseen gauean parte hartzeko. Izan ere, Europako musika-aretoen elkarteak, Live DMAk, batzar orokorra du egun horietan Bilbon, Kultura Livek antolatuta, eta zenbait europar programatzaile izango dira bertan.
Dena dela, batzar horretako ordezkariak ez ezik nahi duen guztia joan daiteke showcase horietara. Euskadi, Nafarroa eta Iparraldeko bi taldek edo artistak har dezakete parte ekitaldietan. Batzarrean elkartuko diren ordezkarien artetik berariaz osatuko da batzorde txiki bat bi talde edo artista horiek hautatzeko.
Irizpide hauetatik gehienak betetzen dituzten talde edo artistei emango zaie lehentasuna hautaketan:
Antolatzaileak (Basque Music ekimenak) Kafe Antzokiaren baliabide teknikoak jarriko ditu artistaren edo taldearen eskura, bai eta oinarrizkobackline oso bat ere. Taldeak edo artistak beste zerbait behar badu, kontratatukoaz aparte, berak ordaindu beharko du. Antolatzaileek kontu bat irekiko dute, ekitaldian parte hartzen duten taldeen joan-etorriak eta beste gastu batzuk ordaintzeko.
Maiatzaren 4ko eguerdiko 12:00ak arte aurkez daitezke deialdi honetarako proposamenak. Esteka honetan duzue izena emateko formularioa. Maiatzaren 18an jakinaraziko da zer artista edo taldek esku hartuko duten showcaseetan.
Deialdiari buruzko zalantzarik izanez gero edo informazio gehiago behar izanez gero, begiratu hemen: info@test.nuco.es