2019.03.18

Musika Bulegoa

SOINUA IRATZARRI-ren deialdia irekita

Gehio irakurri

Musika Bulegoak gaur, astelehena, martxoak 18, ireki du Soinua Iratzarri proiekturako deialdia. Euskal Herrian burututako musikaren inguruko prestakuntza eta sentsibilizazioa sustatzen dituzten ekimenak bultzatzen ditu Musika Bulegoak, eta Musikagileak eta Donostia/San Sebastián 2016-k martxan jarritako proiektu honen ardura hartuko du hemendik aurrera.

 

Soinua Iratzarriren hirugarren edizioa 2019/2020 kurtsoan zehar garatuko da Euskal Herriko hiru eskoletan. 10-11 urtetako umeei zuzenduta dago eta musika garaikidearen ezagutza eta sorkuntza ditu helburu. Parte hartzen duten ikasleek hiru konpositorekin lan egiteko aukera izango dute, amaiera kontzertu batean estreinatuko diren hainbat musika-lan sortzeko helburuarekin.

Musika sorkuntzaren prozesua hobeto ulertzeko, iraganeko musikagileen bizitzak ere aztertuko ditu proiektuak. Edizio honetan, Juan Crisóstomo Arriaga eta Fanny Mendelssohn musikari gazteak izango dira ikasleen eredu eta gida. 

Jarduera hau konpositorek garatuko dute orientatzaile-pedagogiko baten laguntzarekin. Hori dela eta, Musika Bulegoak bi ardatz ezberdin jasotzen dituen deialdia ireki du:

Proposamenak maria@test.nuco.es helbide elektronikora bidali daitezke apirilaren 12a arte, eskatzen den informazioa erantsita. Deialdiaren edo proiektuaren inguruko edozein galdera izan ezkero, maria@test.nuco.es posta elektronikoan edo 688 77 47 20 telefonoan argitu daiteke. 

Deialdia esteka honetan kontsulta daiteke



/var/www/vhosts/musikabulegoa.eus/public_html/site/assets/cache/FileCompiler/site/templates/deialdia-detalle.php on line 43
" target="_blank">
/var/www/vhosts/musikabulegoa.eus/public_html/site/assets/cache/FileCompiler/site/templates/deialdia-detalle.php on line 46
" target="_blank">

Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

SOINUA IRATZARRI-ren deialdia irekita

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Datozenak / Amaitutako deialdiak / Albisteak / Urtekariak / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa > Amaitutako deialdiak > SOINUA IRATZARRI-ren deialdia irekita

Default content