2025.03.19

18:00h

"HOTS&HITZ: Musika, berdintasuna eta LGTBIQ+” jardunaldiak martxoaren 19an eta 20an izango dira Bilbon!

"HOTS&HITZ: Musika, berdintasuna eta LGTBIQ+"; jardunaldien hirugarren edizioa Bilbon ospatuko da martxoaren 19an eta 20an. Jarduera honen helburua da musikaren sektorearen egoerari buruz berdintasunean hausnartzea, LGTBIQ+ kolektiboko musikaren sortzaileak eta profesionalak ikusaraztea eta sektoreak arlo horretan dituen erronkak identifikatzea. Hori guztia mahai-inguru, solasaldi eta proiekzioen bidez. Horietan, besteak beste, honako gai hauei buruz hitz egingo da: musika programazioak, agertokietan ematen diren dinamikak, clubbing kulturaren eta LGTBIQ+ kolektiboaren arteko harremana, Euskal Herriko bideoklipak edo musika-proiektuen lehen lerroan dauden emakumeen egoera.

Jardunaldiak La Sinsorga Kulturgune Feministan izango dira martxoaren 19an, asteazkena, eta Bilborocken hurrengo egunean (martxoaren 20an).
Jarduera guztiak doakoak dira.
Zinegoak eta Anitzak elkarteekin lankidetzan.
Komunikabide-laguntzaileak: EITB, Berria eta Noticias taldea.

"HOTS&HITZ: Musika, berdintasuna eta LGTBIQ+” jardunaldiak martxoaren 19an eta 20an izango dira Bilbon!

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa > Datozenak > "HOTS&HITZ: Musika, berdintasuna eta LGTBIQ+” jardunaldiak martxoaren 19an eta 20an izango dira Bilbon!

Default content