2026.01.05

Musika Bulegoa

BASQUE. MUSIC. Manresako Fira Mediterrània-n: abian da proposamenak aurkezteko deialdia

Gehio irakurri

2026ko urriaren 15etik 18ra egingo dute Manresako Fira Mediterrània-ren 30. edizioa. Azokan parte hartzeko proposamenak aurkezteko deialdia abian da eta urtarrilaren 22an itxiko da. Hauek dira deialdiko xehetasunak.

Sustraiak, tradizioa eta herri-kultura sormen-eragile gisa erabiltzen dituzten proposamen artistikoen merkatu estrategikoa da Manresako Fira Mediterrània.

Azoka honen garrantzia herrialde katalanetako eta nazioarteko programatzaileek parte hartzen dutela da eta topaketa estrategikoa da herrialde horietan bere musika zabaldu nahi duten sortzaile eta enpresentzat.

Etxepare Euskal Institutuak Fira Mediterrània-rekin duen akordioari esker urtero euskal herriko arte eszenikoen proposamenak aukeratzen dituzte azokan parte hartzeko.

Musikari dagokionez BASQUE. MUSIC. egitasmoaren babesean proposamen bat aukeratuko da 2026ko edizioan parte hartzeko. Aukeraketa Fira Mediterrània-k egingo du deialdi ofizialean aurkeztu diren proposamenen artean.

2025ean ‘Kalakan & Berçaits Anaiak’ proposamena aukeratu zuten.

BASQUE. MUSIC.

BASQUE. MUSIC. Euskal Herriko musika sorkuntza eta industria nazioartekotzeko plataforma da; Eusko Jaurlaritzak, Etxepare Euskal Institutuak eta Musika Bulegoak lankidetzan garatutako ekimen publiko-pribatua.



Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

BASQUE. MUSIC. Manresako Fira Mediterrània-n: abian da proposamenak aurkezteko deialdia

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Memoriak / Must +Pro / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Leihatila Birtuala / Textos generales / Datuen babesari buruzko informazioa / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / Zerrendak / enviar form / enviar-lehiatila / Site Map


Musika Bulegoa > Deialdiak > BASQUE. MUSIC. Manresako Fira Mediterrània-n: abian da proposamenak aurkezteko deialdia

Default content