BASQUE.MUSIC. -ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren laugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko galdetegi hau bete behar da 2026ko urtarrilaren 19a arte (barne).
Showcase honetan arituko den euskal talde edo bakarlaria BIME PRO-k aukeratuko du eta behin erabakia hartu ondoren BASQUE.MUSIC. arduratuko da zabalkundeaz.
Gainera, hautatutako artistak edo taldeak kongresuaren hiru jardunaldietan parte hartzeko eta nazioarteko musikaren industriako arlo guztietako profesionalekin harremanetan jartzeko aukera izango du.
Hautatutako taldeak BIME Bogotá-ren baitan BASQUE. MUSIC.-ek antolatuko duen showcase emanaldian parte hartuko du, Bogotan (Kolonbia) 2025eko maiatzaren 5etik 7ra bitartean.
BASQUE.MUSIC.-etik kontzertu hau aurrera eramateko gastuak ordainduko dituen laguntza eskainiko da.
Kontzertua eskaintzeaz gain, aukeratutako proposamenak jarduera profesionalen programaziorako sarbidea ematen duten akreditazioak izango ditu (gehienez 4 akreditazio aukeratutako proiektu bakoitzeko) eta BIMEren sorkuntza saio batean parte hartzeko aukera ere izango du. Horretaz gain, aireportutik hotelera (joan-etorria), hoteletik kontzertu aretora (joan-etorria) eta hoteletik grabaketa estudiora (joan-etorria) transferrak ordainduko zaizkio.
Deialdiaren erabakia parte hartzaile guztiei posta elektroniko bidez bidaliko zaie.
Deialdi honi buruz zalantzaren bat baduzu idatzi helbide elektroniko honetara: proiektuak@musikabulegoa.eus
BASQUE. MUSIC. Musika Bulegoak koordinatutako ekimena da, Etxepare Euskal Institutuarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan. Ekimen horren helburua da euskal musika-talentuaren nazioarteko presentzia eta ikusgarritasuna bultzatzea sektoreko merkatu eta ekitaldi garrantzitsuetan.