Musika Independentearen Sarien (MIN) XVIII. edizioa 2026ko martxoaren 25ean ospatuko da Kordobako Gran Teatro antzokian. UFi-k (Unión Fonográfica Independiente) antolatuta, MIN sariek Estatuan argitaratutako proiektu independenteen aniztasuna, kalitate artistikoa eta sormena nabarmentzen dituzte.
2026ko urtarrilaren 14ra arte, artista eta zigilu independenteek 2025ean argitaratutako albumak, EPak edo singleak inskribatu ditzakete sariak jasotzeko.
Izen emateak web orri honetan egiten dira, non proiektu bakoitzak parte hartu nahi duen kategoriak aukeratu ahal izango dituen.
Euskarazko Disko Onenaren Saria
MIN Sarien 23 kategorien artean, Euskarazko Disko Onenaren Saria nabarmentzen da, Estatuko eszena independentearen barruan euskarazko musika-sorkuntza aitortzen duen kategoria espezifikoa.
Informazio gehiago eta izen-emateak:
www.premiosmin.com